Osasun Sailak Nazio Batuen “Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Zerbitzu Bereziak” nazioarteko programan parte hartzen du; Euskadin Emakundek koordinatzen du

Osakidetzak, 2016an, Osasun Sailak sustatutako Zaindu -Genero Indarkeriaren aurkako Osasun-arloko Profesionalak- programan ezarritako jardun-protokoloen bitartez, emakumeen kontrako 853 indarkeria-kasu antzeman zituen. Horietatik, 435 Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuetan ezagutu ziren, eta 418, Osasun Zentroen Lehen Mailako Arreta kontsultetan.

Horrela jakinarazi du gaur Osasun Sailak, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Mundu Eguna dela eta; egunetik egunera berretsi egiten du kausa horrekin duen konpromiso irmoa eta sendoa, bai euskal osasun-sisteman bertan indarkeria matxista antzemateko mekanismoak ezarriz, bai berdintasunaren kultura sustatuz eta genero-bazterkeriaren aurka borrokatuz.

Aurten ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak jardunaldi hori bultzatzen dute, UNESCOren Adierazpenean jasoa 1993an eta, gero, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) berretsia, horrelako indarkeria-mota osasun publikoaren arazo larritzat hartzen baita.

Emakumeen aurkako indarkeria, gainera, eta horrek osasunean duen eragina, bai fisikoki, bai psikologikoki, lehen unetik lehentasunezkoa da Jon Darpónek zuzentzen duen Sailarentzat, aintzat hartuta lehentasun hori honako hauetan oinarritzen dela: horrelako protokoloak antolatu, horrelako edozein indarkeria-adierazpen antzeman ahal izateko profesionalei prestakuntza eman edo baliabide egokiak eman.

Aurten, Osasun Sailak eta Osakidetzak Nazio Batuen “Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Zerbitzu Bereziak” nazioarteko programan parte hartzea nabarmendu behar da; Euskadin Emakundek sustatzen eta koordinatzen du programa. Helburua da genero-indarkeriaren biktimek osasun-arretan, gizarte-zerbitzuetan, laguntza juridikoan eta polizialean kalitateko zerbitzuetara jo dezaketela bermatzea. Ekimena 2017. urte osoan zehar izan da abian, gure erkidegoan egoera aztertzeko diziplina anitzeko lan-taldeek martxan jarrita, hobekuntza-arloak antzemateko eta ekintza-planak ekarriko dituzten jarduketa zehatzak diseinatzeko.

Gainera, legegintzaldi honetan, dagoeneko ari da Emakumeen Genitalen Mutilazioa antzemateko protokoloa aplikatzen; protokoloa prestatzen Osasun Sailak, Emakundek eta Osakidetzak berak parte hartu dute. Euskadiko osasun-sisteman hura egitea prebenitzeko eta antzemateko tresna da; horrelako jarduketak jasaten dituzten emakumeei eta neskatoei arreta emateko ekintza eraginkorrak jaso ditu eta, bereziki, gure erkidegoan bizi diren neskato gehiago genitalen mutilazioaren biktima izatea saihestea.

Aurten, Osasun Sailak Osakidetzaren logotipoa egokitu du eta puntu lila sartu du, tratu txarren aurkako borrokaren sinboloa; pin euskarrian banatu du bere zentro eta erakunde guztietan, profesionalek erabil dezaten. Irudi hori, era berean, Osakidetzaren gizarte-sare guztietan agertuko da.

Karrantzako «Lunes sin sol» ekimena

Gainera, genero-indarkeriako biktimak ikusarazten eta, horrekin batera, gizarteko gaitz hau desagerrarazten lagundu nahi du, horretarako, Lunes sin sol» ekimenean parte harzten du

 

Noticia anteriorEuskararen eguna
Noticia siguienteBiocruces iktusaren, parkinsonaren eta bihotzeko gaixotasunen urrutiko zainketa hobetuko duen entrenatzaile birtual baten sorreran parte hartzen ari da