Maiatzean hasi da pazienteek telerrehabilitazioko vCare proiektuan parte hartzeko fasea. Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuan egiten dute proiektu hori, eta Juan Carlos Gómez Esteban doktorea da ikertzaile nagusia, Gaixotasun Neurodegeneratiboen taldeko koordinatzailea.
Europako zenbait zentrok parte hartzen dute Europako Proiektu horretan (2020 Horizontea), eta Parkinson-en gaixotasuna duten pazienteen telerrehabilitazioaren azterketan parte hartzen du gure lantaldeak.
Fase horretan, gailu teknologikoak errehabilitazio motorra eta kognitiboa egiteko erabiltzeko modukoak diren aztertzen da (http://www.rehability.me) pazientearen etxea birsortzen duen Living Lab apartamentu batean. Pazientearen egunerokoa monitorizatzen duten sentsoreak probatzen dira, orobat, hala nola presentzia- eta mugimendu-sentsoreak (www.mysphera.com), jarduera-sentsoreak eta Parkinson-en holter gailua (https://www.sense4care.com).