Koronabirusaren agerraldiaren bilakaeraren ondorioz, kutsadurari aurre egin, prebenitu eta murrizteko hainbat neurri hartu behar izan dira. Ildo horretan, ospitaleen egiturak birdiseinatu behar izan dira, ahal zen neurrian gaixotasunaren pertsonen arteko transmisioa saihesteko, eta pazienteak modu goiztiarrean identifikatu, bakartu eta artatzeko.

Erizaintza Zuzendaritzak Kalitate eta Berrikuntza Unitatearekin batera sortutako neurrietako bat pazienteek eta haien laguntzaileek arauak betetzen dituzten egiaztatzeko zerrenda bat diseinatzea izan da. Helburua: ospitaleratze-unitateetan dauden pazienteek eta haien laguntzaileek COVID-19a geldiarazteko neurrien araudia zenbateraino betetzen duten jakitea.

Egiaztapen-zerrendan (euskarri elektronikoan dago eta tableten bidez egiten da, ohearen ondoan), pazienteen eta haien laguntzaileen ospitalizazio-solairuko egonaldiko bost puntu kritiko balioztatzen dira. Metodologia behaketa zuzenean oinarrituta dago eta gutxienez egunean behin egiten da, erizaintzako gainbegiratzeen, erizain-ordezkarien edo erizaintzako laguntzaileen eskutik.

Txosteneko emaitzak astean behingoak dira eta ebaluazioa etengabekoa. Horri esker, neurriak aztertu eta egokitzeko aukera dago. Gainera, txosten horretan, ospitalean lortutako emaitzak asteka eta erizaintza-unitateen arabera alderatuta agertzen dira.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko emaitza orokorren bilakaera