Martxoaren 2an, Ricardo Zalbak ,Vidriala taldeko Aiala Vidrioko lantegiko zuzendariak, BioCruceseko kudeaketako eta antolakuntzako zuzendariari 895 euro eman zizkion, haurren minbiziaren ikerketan laguntzeko.

Ekarpen hori Vidriala taldearen hobekuntza-ekimen eta parte-hartzetik dator, bertako langileek sustatutako hobekuntza-iradokizunetatik. Enpresak bertako langileek aurkeztutako iradokizun bakoitzeko diru-kantitate bat ematen du, eta urte bakoitzean ekimen sozial edo solidario batera zuzentzen dute. Urte honetan, BioCruces erakundean ikerketa-proiektuak egiten dituen honako talde honi ematea erabaki dute:Onkologia Pediatrikoa.

Itziar Astigarragak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko pediatriako zerbitzuburu eta BioCruces erakundeko zientzia-arloetako baten arduradunak, eta Miguel García Arizak, ospitaleko onkologo eta erakundeko ikerlariak, honako hau azpimarratu zuten: gizarte, enpresa eta elkarteen laguntza horiek oso garrantzitsuak direla; izan ere, haurrentzako onkologia-tratamenduen arloa ez da oso interesgarria farmazia-laborategientzako, tratamenduak oso zailak eta garestiak baitira. Hala ere, minbizia haurren lehen heriotza-tasa da gure herrialdean.

BioCruces erakundeak dirua jaso eta Vidriala taldeko Aiala Vidrioko lantegiari haurrentzako minbizia ikertzeko laguntza eskertu dio. Ekitaldia amaitzeko, ospitaleko onkologia pediatrikoko ospitalizazioko solairua bisitatu zuten; eta baita BioCruces erakundeko ikerketa-laborategiak ere.