Iazko urritik erizaintzako unitateek pazientearen segurtasun adierazleak aztertzeko sistema berritzaile bat jarri dute abian: segurtasun errondak. Helburua zerbitzu kliniko eta ez-klinikoetan pazienteen zaintzan gomendatuko jarraibide egokiak jarraitzen diren edo ez ezagutzea da.

Zer dira segurtasun errondak?

Segurtasun errondak pazientearen segurtasuna areagotzeko gomendutako jarraibide bat dira. Izan ere, aukera ematen dute pazienteen zaintzarekin lotutako zerbitzu kliniko eta ez-kliniko guztien segurtasuna areagotzeko gomendutako jardunbide egokiak jarraitzen diren ezagutzeko.

Helburua bai arduradunen bai asistentzia-jardueretako langileen konpromisoa lortzea da, elkarrekin egoera aztertu, hobekuntza arloak identifikatu eta in situ aldaketak proposa ditzaten.

Kontzientziazioa eta ikasketa bultzatzeko modu eraginkorra dira.

Zer dute oinarri?

Segurtasun errondak pazientearen zaintzaren ardura duen arloko erizaintzako laguntzaileak egin beharreko bisita planifikatu batean oinarritzen dira. Bisita horretan pazientearen eta langileen arteko zuzeneko elkarrekintza ezartzen da, ikasketa bultzatzea helburu.

Uneotan segurtasun errondak batik bat zaintzarekin lotuta dauden arloetara bideratuta daude.

Hala, errondotan erakundeak gomendutako jardunbide seguruak betetzen diren egiaztatzen da, eta arriskutsuak izan daitezkeen jardunbideak hautemateko aukera ere badago. Helburua zerbitzuetan ematen diren jardunbide potentzialki arriskutsuak identifikatzea da, arriskuok egiaztatzen diren unean bertan langileak heztea eta pazienteekin kontaktuan izatea euren segurtasunarekin lotutako arloak identifikatzeko.

Segurtasun errondek Osakidetzako Pazientearen Segurtasunerako Estrategia osatzen duten hurrengo ekintza lerroetan dute eragina:

1. Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen prebentzioa eta kontrola.
2. Kirurgia segurua.
3. Haurduntza, erditze eta puerperioko laguntza-prozesuko segurtasuna.
6. Medikazioa ematearekin lotutako jardunbide egokiak.
7. Erizaintzako zainketekin lotutako jardunbide egokiak.
8. Transfusioen segurtasuna: odol eta ehunen emaile eta hartzaileak.
9. Pazientearen segurtasunari buruzko prestakuntza.
10. Pazienteak inolako zalantzarik gabe identifikatzea.
12. Pazientea osasun-arretaren segurtasunean inplikatzea.
13. Gernu-kateterrarekin lotutako gernu-traktuko infekzioak murriztea.
Errondak dinamikoak dira eta ezarritako helburuei zein hautemandako hobekuntza-arlo berriei erantzuten diete.

Irismena
 Honako prozesu hauek: Ospitalizazio medikoa, ospitalizazio kirurgikoa, larrialdiak, emakumeen laguntza, pediatria, diagnostikorako laguntza eta tratamendua.
 Honako erizaintzako unitateetan ospitaleratutako pazienteei eragiten diete: Ospitalizazio medikoa, kirurgikoa eta kritikoak; Kirurgia; Larrialdiak: mediko-kirurgikoak; Erradiodiagnostikoa; Ospitale barneko kontsultak.

Helburuak

Helburu nagusia:
 Pazientearen segurtasuna osasun-arretaren funtsezko zutabeetako bat bihurtzea.

Helburu espezifikoak:

 Jardunbide seguruak betetzen direla jarraitzea.
 Hobekuntza-arloak identifikatzea eta neurri zuzentzaileak ezartzea horrela badagokio.
 Osasun-laguntzarekin lotutako kontrako gertaerak izateko arriskuak minimizatzea.
 Pazientearen segurtasunaren kultura sustatzea.