Haur-kirurgiako osasun-profesionalek patologia ezberdinak zituzten bi neskatori eta mutiko bati ebakuntza egin diete uda honetan. Haurrak GKEen tutelapean iritsi ziren, eta harrera-familiek zaintzen dituzte.

Hori horrela, nesketako bat Tindufeko kanpamentuetatik iritsi zen, eta operatu gabeko ezpain eta ahosabaiko fisura aldebakar osoa zuen. Desgaituen eskola batean zegoen malformazio hori zuelako, buru-gaitasuna mugatzen ez badio ere. Lesioa erabat zuzendu da Kirurgia Pediatrikoko, Otorrinolaringologiako, Oftalmologiako eta Anestesiako zerbitzuen eta operazio-gela pediatrikoko langileen arteko elkarlanari esker.

 

Mutikoa, Down-en sindromeduna eta Tindufekoa ere, malformazio linfatiko zerbikal batekin etorri zen, haur-erradiologiako Gozalo doktorearen kolaborazioarekin esklerosatu dena.

Eta beste neskatoa, 16 urtekoa, Txernobyletik iritsi zen, malformazio linfatiko bat zuela. Oraindik osatzeko prozesuan dago, eta beharbada abenduan itzuliko da ziklo gehiago egiteko.

Nabarmendu beharra dago, gainera, 2001az geroztik zerbitzuak kirurgialari pediatrikoak prestatzeko lana egin duela Angolan –dagoeneko amaitu da–, eta Antiguako Ospitalearekin (Guatemala) ere harremana du taldeak, taldekideak hara joaten baitira ebakuntzak egitera. Horrez gain, Haur-kirurgiako pertsonal sanitarioak misioak egin ditu Gambian.