Urtarrilaren 19an, BioGurutzetako «Iktusetik bizirik irtendakoen bizimodua aro digitalean: STARR proiektua» mintegia egin zen.

Leire Ortiz Fernández doktoreak eman zuen mintegia. STARR proiektuko ikerlari nagusia, Nerbioen eta lesio osteko lehengoratze-taldeko ikerlaria eta Medikuntza fisiko eta Errehabilitazio zerbitzuko medikuondokoa da Ortiz doktorea.

Europan, iktusa da heriotza- eta desgaitasun-arrazoi nagusietako bat helduen artean, eta, estimazioen arabera, urtean 65 mila milioi euroko kostua eragiten du. OMEren arabera, prebentzio-neurri zuzenak hartu arren, 2000n urteko 1,1 milioi paziente egotetik 2025ean urteko 1,5 milioi paziente egotera igaroko gara, nagusiki biztanleriaren zahartzea dela eta.
Gainera, iktus akutuaren tratamenduan izandako aurrerapenei esker, hilkortasuna murriztu da, eta, ondorioz, handitu egin da bizirik irten direnen zein bigarren iktus bat pairatzeko arriskua dutenen kopurua, baina baita osasun-arretaren kostuak ere.

Kopuru horiek murrizteko, istripu zerebrobaskularra izateko arrisku-faktoreak norberak kudeatzea komeni da, arrazoi hauengatik: 1) Istripu zerebrobaskularra izateko arrisku-faktoreak aski ezagunak dira, eta 2) Arrisku-faktoreen % 90 behar bezala kudeatzen dira.