ESIk 3D inprimagailu bat eskuratu du teknologia horrek medikuntzaren munduan duen potentziala aztertzeko. 3D inprimagailuaren aldeko apustuak 2015eko ekainean Ospitalean izan zen Berripillsean du jatorria; bertan Tecnología Social Fundazioko Enrique Varelak parte hartu zuen. Zenbait zerbitzurekin bildu ondoren, lan egiteko hiru lerro posible antzeman ziren: kirurgia, errehabilitazioa eta ikerketa.

Biomedikuntza Kuantitatiboko plataformak eta Berrikuntza Unitateak osatutako lantalde baten bidez –esparru hori garatzeko barruko aukerak eta gaitasunak aztertzea zuen helburu–, Tumaker enpresarekin harremanetan jarri ginen, teknologia desberdinei buruzko aholkua jaso eta esparru desberdinetako prototipoekin baliozkotzeko. Horrela, ereduak prestatu ziren Kirurgia Pediatrikorako, Traumatologiarako eta Aurpegi Masailetako Kirurgiarako.

Ondoren, teknologiak eskaintzen zituen aukerak kontuan hartuz, Ultimaker 2+ 3D inprimagailua erosi genuen. Ildo horretatik, 3Dn inprimatzea eskatzeko sistema bat ezarri da, ESIko Intraneten eskura dagoen inprimaki baten bidez. Eskaera bakoitza eta inprimagailuaren bideragarritasuna aztertu ondoren, Erradiologia Zerbitzutik, haren softwarean baitaude artxiboa sortzera eta inprimatzera begirako bistaratzeko aplikazioak, interes-zona segmentatua lortzen da.

Horrela, jadanik egin dira inprimatutako lehen ereduak Ultimaker 2+ inprimagailuarekin Kirurgia Pediatrikorako, kirurgia prestatzeko eta kasua pazientearen senideei eredu pertsonalizatu batekin aurkezteko helburuarekin. Era berean, erredura handietarako konpresio bidezko tratamenduetarako maskarekin ere lanean ari gara, pazientearen aurpegiaren morfologia definituko duen eskaner bat abiapuntu.

Epe laburrean, hezur-ereduen bitartez gaitasunak aztertzen jarraitzea da helburua; hori dela eta oso garrantzitsua da Erradiologia Zerbitzua proiektura batzea, segmentazio-prozesuan parte hartzen baitu. Prozesu hori hiru dimentsioko irudi medikotik ehun desberdinak bereiztean datza; irudia OTAren edo EMren bidez lortzen da, eta bertatik, kasu honetan, hezurra bereizten da, inguruan dituen eta eredua aztertzean oztopo egiten duten ehun guztietatik isolatuz.

Noticia anteriorGida batek Gaztaroko Artritis Idiopatikoa duten ikasleen jarraipena hobetzen laguntzen du
Noticia siguienteICHOM, pazienteari balioa emanez