Irene Linares Abendaño margolariak Una luz en el desván margolana eman dio Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari, gaixotasunaren kontrako borrokari eta emakumeari gorazarre egiteko. Olioz pintatuta dago mihisearen gainean, eta Eguneko Ospitaleko itxarote-gelan ikus daiteke.
Astelehenean, irailaren 10ean, egindako ekitaldi xume batean, margolariak, María Sahuquillo ilobak, senideek eta lagunek, Ospitaleko zuzendari kudeatzaileak eta Medikuntzako, Erizaintzako eta Berrikuntzako ordezkariek koadroa bisitatu dute. Hemendik aurrera, pazienteek, senideek eta osasuneko langileek egunero ikusi ahal izango dute.
Irene Linares 1931n jaio zen Madrilen. On Miguel Marañonekin ikasi zuen pintura eta marrazketa, bai eta, geroago, José de Lorenzo Solísekin ere. Parisen, Montparnasseko udal-akademian marraztu zuen. Bilbora itzuli zen, margotzera, eta 1970az geroztik Donostian, Alacanten, Gasteizen, Bilbon, Errioxako Museoan, Iruñean eta beste hainbat tokitan egin ditu erakusketak. Gainera, erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, besteak beste, Pragan, Glasgown, Sevillan eta Tokion. Zenbait sari eman dizkiote, tartean, urrezko domina Madrilgo 2. Erakusketa Nazionalean (V. Librea).