Txakurren patruilak (La Patrulla Canina) lortu du denbora-tartetxo bat beren argitu beharreko kasu guztien artean, eta patruila osatzen duten txakurtxoetako lau, Chase, Marshall, Rocky eta Skye bisitan izan ditugu gurean, ospitaleko pediatria-alorreko 5. eta 6. solairuetako neska-mutikoak ezagutzeko. Sorpresa handia hartu dute haurrek, bai eta osasun-langileek eta senideek ere, eta guztiek egin nahi izan dituzte argazki batzuk bisitariekin.
Txakur bakoitzak bere izaera du eta gaitasun bat ematen dio taldeari. Talde-lanaren garrantziaren eta gizalegearen adibide dira, beraz. Eta, abentura nolanahikoa izanik ere, Txakurren patruilak beti dauka denbora jolas eta barre egiteko eta ospitaleratuta dauden neska-mutilak bisitatzeko.



