Erizainen Nazioarteko Kontseiluak proposatutako Nightingale erronkaren helburua da mundu osoko erizainen eta emaginen 1.000 enplegatzailek gutxienez 2020an 20.000 profesional lider prestatzera, hain zuzen, 35 urtekoak edo gutxiagokoak.

ESIak erronkarekin bat egin du eta datorren urtean 20 profesional lidergo-gaitasunetan prestatzeko konpromisoa hartu du. Xedea izango da erizaintzaren inpaktua ikusgarri egitea, eta osasunaren eta gaixotasunen asistentziako erronka berriek ekarritako eginkizun aurreratuei erantzutea.

Erizainen Nazioarteko Kontseiluko presidente Annette Kennedyk esan duenez, “funtsezkoa da erizainak talde diziplina anitzetan zeregin handiagoa izateko ahaldunduta egotea, eta berritzeko, lider izateko eta defendatzeko beren potentzial osoa lantzea”. “Nightingale erronka Nursing Now-en helburuaren parte da, zeinak osasuna globalki hobetu nahi baitu, erizainen profila eta egoera hobetuz,” azaldu du Sheila Tlou Nursing Now kanpainaren presidenteetako batek.

Euskadin, Nursing Now kanpaina hainbat eragile eta sektorek bultzatu dute. Osakidetzaz gain, unibertsitatea, sektore soziosanitarioa, profesionalen elkargoak eta pazienteak ere biltzen ditu. Hauek dira helburu nagusiak:

  • Herritarrek erizainak profesional sanitario moduan aitortzea.
  • Erabakiak hartzean parte har dezatela.

Informazio gehiago: https://www.nursingnow.org/nightingale/