• Azken bi urteetan, gainera, Mamarigako, Muskizko eta Kabiezesko osasun-zentroetako eremu pediatrikoak ere zaharberritu dira.

• Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk tratua, erosotasuna eta asistentziaren antolamendua hobetzeko estrategia abiarazi zuen, eta jarduketa hau horren barruan dago.

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESI zenbait osasun-zentrotako espazioak humanizatzeko lanean ari da eta, ildo horretatik, Balmasedako osasun-zentroko pediatria-eremua berritu du oraingo honetan. Horren bidez, beste giro bat eman nahi izan dio espazio horri. Hain zuzen ere, txikienentzako, haien familientzako eta profesionalentzako funtzionalagoa eta erosoagoa izatea nahi izan du. Guztira, 30 m2 baino gehiago zaharberritu dira (bi kontsulta eta itxarote-gela bat).

Hori horrela, pediatria-eremuko altzari eta dekoratzeko objektu guztiak aldatu dira, bai kontsultan eta erizaintzako gelan, bai haurrentzako eta helduentzako itxarote-gelan. Bertan, haurrak, itxaroten duten bitartean, entretenituta egoteko espazio bat jarri da; hots, biniloak eta irakurtzeko gune bat jarri dira. Hobetu den espazio honetan, bada, 6.575 kontsulta mediko baino gehiago eta 3.004 erizaintzako kontsulta egiten dira urtean.

Inguru atsegin eta funtzionalagoak sortzeko helburuari jarraikiz, altzariak ordeztu dira eta materialak hobeto antolatzeko osagarri berriak jarri dira (tiraderak, bisita-aulkiak, antolagaiak, idazmahaiko eta paretako antolagailuak, eta abar).

Gainera, dekoratzeko objektuak jarri dira ukitu atseginagoa emateko kontsultei (landare artifizialak, koloretako esekitokiak, dekoratzeko koadroak, antolatzeko kutxak, eta abar).

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk tratua, erosotasuna eta asistentziaren antolamendua hobetzeko estrategia abiarazi zuen, eta jarduketa hau horren barruan sartzen da. Estrategia horri esker, bada, Mamarigako, Muskizko eta Kabiezesko osasun-zentroetako pediatria-eremuak zaharberritu dira eta, aurreikusten denez, beste osasun-zentro batzuetan ere gauza bera egingo da.

Noticia anteriorOsakidetzaren jardueraren balantzea, 2019ko lehen seihilekoan
Noticia siguienteOspitaleko larrialdi pediatrikoen taldea arrakastatsu, paziente kritikoen simulazioaren lehiaketa nazionalean