Jardunaldi honetan, gainera, gure ESIko profesionalek beren zentroetan garatutako bost esperientzia aurkezteko aukera izan dute

Osakidetzak antolatutako Lehen Mailako Arretako II. jardunaldien esparruan, ESIak Kerik gabeko Erakunde Sanitarioen Euskal Sarearen zilarrezko akreditazioa jaso du.

Auditoretza-txostenean honako hauek nabarmendu dira, besteak beste: ekintza-planaren jarraipen-dokumentuen argitasuna, prebentzio-ikastaroen garapena, suteen eta tabakismoaren prebentziorako txartela eta kuboa, Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren Jardunaldia, Intraneteko informazioaren antolaketa egokia eta Bannerra orri nagusian, profesional bakoitzaren laneko arriskuen balorazioa jasotzen duen Prebenkide atala, Lan Osasuneko erizainen esku hartzea tabakoa uzteko edo langileen rol proaktiboak eta ereduzkoak txertatzea harrera-eskuliburuan, lantokian tabakorik gabeko politika inplementatzeko eta babesteko.

Horregatik guztiagatik, auditoretza-taldeak erakundea zoriondu zuen, auditoretza prestatzeko eta araua betetzeko erakutsitako ahaleginagatik eta dedikazioagatik. 

Lehen Mailako Arretako II. Jardunaldietan

Euskalduna Jauregia izan da Osakidetzak antolatutako Lehen Mailako Arretako bigarren jardunaldiaren eszenatokia. Bertan, arloaren gaurkotasunari eta aurrerapenei buruz eztabaidatzeaz gain, Osakidetzako erakunde guztietako profesionalen komunikazioak aurkeztu dira. Gure ESIko profesionalek aukera izan dute beren zentroetan garatutako bost esperientzia aurkezteko:

  • ErizAPKLIKlehen mailako arretako erizaintza osoa KLIK batean, Kabiezesko anbulatorioko profesionalek egina.
  • Tabakoaren aurkako Gymkana: tabako-kontsumoaren alderdi negatiboei buruzko sentsibilizazioa ikasleentzat eta Bapeoaren inpaktua Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleengan: heziketarako eta hausnarketarako esku-hartzea, Trapagarango osasun-zentroko profesionalek egina.
  • Komunitate-tailerra. Bihotz-biriketako Bizkortzeko Maratoia (BBB), Balmasedako osasun-zentroko profesionalek egina.
  • Bihotzeko gutxiegitasuna duten pazienteentzako talde-heziketa, Ortuellako anbulatorioko profesionalek egina.
Noticia anteriorESIak ate irekien eguna ospatuko du egoiliar berrientzat
Noticia siguienteAinhoa Gómez Elorrieta, Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESIko langileen zuzendari berria