ESIak bi jardunbide egoki aurkeztu ditu kudeaketa aurreratuaren Europako astean kokatzen den «berdintasuna kudeaketa aurreratuan» jardunaldian. Jardunaldi honetan landu dituzte kudeaketan berdintasuna eta genero-ikuspegia txertatzeko tresnak.
Aurkeztutako lehen praktika, «Medikuntza, sexua eta generoa. Zalantzarik gabe» mintegia, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko lehen urteko egoiliarrei zuzenduta egon da, eta sustatzaile izan ditu Osasun-prestakuntza espezializatua eta Margarita Sáenz Herrero doktorea, ospitaleko Osasun Mentaleko IUMeko psikiatriako laguntzailea. Ehun bat egoiliar izan dira mintegi horretan, zeinen helburua izan baita lanean genero-ikuspegia ulertzea eta txertatzea zer garrantzitsua den irakastea medikuntzan, erizaintzan, psikologian eta farmazian espezialista izango diren egoiliarrei, kontzientzia izan dezaten.
Aurkeztutako bigarren jardunbide egokia erakundearen intraneteko atal bati buruzkoa izan da. Hain zuzen ere, ESIko Genero eta Osasun Taldeak profesionalek informazioa bilatzeko eta kontsultatzeko sortu duen espazioa azaldu dute, generoak osasunaren determinatzaile gisa duen zereginari buruzkoa. Asmoa izan da osasun-arretan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia azaltzeko marko teoriko bat aurkeztea eta, erreferentzia egitea hainbat ikerlanei, iradokitzen baitute banakoek dituzte maskulinotasun edo feminitate mailako aldeek zuzeneko lotura izan dezaketela gaixotze-tasarekin, heriotza-tasarekin eta jokabide osasungarriekin.
Hauxe da bertara sartzeko esteka:
https://crucesezkerraldea.osakidetza.eus/es/Salud/Gen_Sal/Paginas/default.aspx