ESIak aurkeztutako «Postu kritikoak identifikatzea eta kudeatzea: postuen mapa bat egitea» irabazi ditu publikoaren sari berezia Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide Egokien 19. Topaketan. Erakundeen talentua identifikatu, kudeatu eta garatzea helburu du horrek. Jardunbide egoki horren defentsa ESIko Erizaintzako zuzendari Mª Pilar Sánchez Rubiok egin du, Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian.
Profesional gutxi batzuetara mugatzen bada aditu-lana, profesional horiek ez daudenean, ezin da bermatu azterketa, proba edo asistentzia egitea. Horrek eragina du pazienteen arretan, eta ez dio onik egiten erakundeari. Hori gertatzeko arrazoi nagusiak dira antolaketa-arazoak, planifikaziorik eza, prestakuntza-programa nahikorik ez izatea edo ezagutza-mapa bat ez izatea.
Horregatik, erizaintzako ezagutza adituko postuen mapa bat egin da, curriculum-prestakuntzan bete gabe dagoen ezagutza aditu bat behar duten lanpostuak identifikatzeko eta halako ezagutza aditua duten pertsonekin erlazionatzeko, transferentzia errazteko eta ziurtatzeko.
Horrela, 30 prozesu kritiko definitu dira. Prozesu estrategikoak eta lehentasunezkoak dira eta horiei buruzko ezagutza erakundeko pertsona gutxi batzuek dute. Hortaz, ezagutza hori galtzeko arriskua handia da. Ezagutza funtsezkoa da prozesuak egiteko, eta prozesuok partzialki edo erabat eteten badira, pazienteen segurtasunari eragiten dioten inguruabarrak sortzen laguntzen da.
Era berean, 30 lanpostu identifikatu dira –horien eskumenak barne– eta egun betetzen dituzten 87 profesional identifikatu dira. Haien lan-egoera, erretiro-data, lan-harremana, aditu-maila eta aditu-gaitasuna lortzeko zailtasuna kontuan hartuta, lanpostu horiek kudeatzen laguntzen duten hiru arrisku-maila ezarri dira.
Jardun adituaren gaitasunak, hori gauzatzen duten profesionalak eta beharrezko prestakuntza-programak identifikatzea funtsezko faktoreak dira ezagutza egoki kudeatzeko.