ESIko Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariorde Inés Gallegok parte hartu du Osasun Arloko Zuzendarien X. Topaketa Globalean, Redacción Médica argitalpenak eta Sanitaria 2000 haren enpresa editorialak antolatuta. Topaketak balio izan du gaur egun sektorean puri-purian dauden gaiak eztabaidatzeko, eta gerente eta zuzendariak gehien kezkatzen dituzten arazoak zein diren jakiteko.

Bileran, Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariordeak pazientearen eginkizuna eta hark sistemaren erdigunean duen tokia azpimarratu du, «estrategia sanitarioek dituzten eraginetan parte hartzera bultzatu behar dugu herritarra. Pazienteari ahotsa eman behar diogu, eta berak baloratu behar ditu emaitzak, era sistematizatu batean».