«Lanbide baten asmoak» lemapean, estatu osoko 200 osasun-profesional baino gehiago bildu dira Almansan egindako Zeladoreen eta Arduradunen XIX. Jardunaldi Nazionaletan.

Jardunaldi hauetan, ESIak hitzezko lau komunikazio eta poster formatuko bost aurkeztu ditu. Hain zuzen ere, Larrialdietako zeladore Nieves Gómezek eta txandako arduradun Arantxa Aizpiruk aurkeztutako «Propuesta de formación para una profesión» lanak ahozko komunikazio onenaren saria eskuratu du. Gustavo Pastora Larrialdietako zeladoreak egilekide gisa aurkeztu duen «Impacto emocional de la contención mecánica en los profesionales celadores del Servicio de Urgencias» zeladorearen ahozko komunikazioak hirugarren saria lortu du.

Gainera, beste bi ahozko komunikazio hautatu zituzten jendartean azaltzeko: «Competencias y responsabilidades del celador en el traslado intrahospitalario del paciente inestable» eta «5S físicas para el celador y 5S digitales para el celador gestor».

Osakidetza arduratuko da datorren urtean Zeladoreen eta Arduradunen XX. Jardunaldi Nazionalak antolatzeaz. Zehazki, Gasteizen egingo da zeladoreen urteko topaketa.