Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIa Quality Innovation Award 2018 sarietako irabazleetako bat izan da Euskal Herriko fasean, eta 2019ko otsailean egingo den Pekingo nazioarteko fasean lehiatuko da.
Irabazle suertatu den praktika berritzailea –saria jaso du Sektore soziosanitarioko berrikuntzak sailean– honako hau izan da: 3D inprimaketa-teknologia txertatzea toxina botulinikoaren infiltrazioaren gidaketan. Teknika berri horretan, gidaketa-gailu kustomizatu bat sortzen da, 3D inprimaketa-teknologiaren bidez, baraileko distoniaren kasuetan puntzioa egin eta toxina botulinikoa infiltratzeko. Gailu horrek puntzio seguru eta zehatz bat ahalbidetzen du, eta albo-ondorioak minimizatzen dira eta emaitzak hobetu.
Proiektuak erakusten du nola diziplina anitzeko talde batek –Neurologia, Aurpegi-masailetako kirurgia, Erradiodiagnostikoa, Neurofisiologia klinikoa, Berrikuntza Unitatea, MIZAR enpresa–, premia eta ideia batetik abiatuta, soluzio bat gauzatzen duen. Era berean, gailu pertsonalizatu bat garatu da, maila klinikoan irtenbiderik aurkitu ez zaion arazo bati erantzuteko. Teknologiaz lagunduta, emaitza hobeak lortzen ari dira pazientearengan, asistentziaren kalitatean, segurtasunean eta erabiltzailearen esperientzian.