Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) erregistroan inskribatuta dauden EAEko erakunde eta enpresak aitortzeko ekitaldia egin du. Horien artean, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa, ingurumen-hobekuntzaren alde egindako apustuagatik aintzatetsia izan dena. Hori ingurumen-kudeaketako sistema bat ezartzean islatzen da, eta etengabeko hobekuntzarako konpromisoan.

IItsamuseumen egindako eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak aurkeztutako ekitaldira, honako hauek bertan izan dira: Mª Luz Marqués, zuzendari-gerentea; Eduardo Resines, Zerbitzu Orokorretako zuzendariordea; Teresa Acaiturri, Ebaluazio Ekonomikoko zuzendariordea; eta Amaia Valero, Ingurumen Unitateko arduraduna.

Sailburuaren hitzaldiaren ondoren, Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIak aukera izan du bertaratutakoekin horrelako sistema batek erakundeari bere kudeaketan ekarri dizkion onurak partekatzeko.

EMAS Europako Erregelamenduari buruz

Europako EMAS Erregelamenduak kudeaketa- eta auditoretza-eskema eraginkor bat zehaztu du, gure erakundearen ingurumen-jarduna kudeatzeko eta etengabe hobetzeko. EMAS Erregelamenduaren ingurumen-kudeaketako sistemaren eredua ISO 14001 arauan dago oinarritua, eta, gainera, bere berezko ezaugarriek ingurumen-kudeaketarako bikaintasun-eredu bihurtzen dute.

ISO 14001 ingurumen-kudeaketako sistema bat ezartzearen berezko abantailez gain, ekonomia zirkularra garatzen laguntzen die erakundeei EMAS Erregelamenduak, izan ere:

  • Ingurumen-portaerari buruzko adierazle batzuk ezartzea eskatzen du, baliabideen erabilera eraginkorra aztertzeko eta neurtzeko, bizi-zikloaren ikuspegian eta arriskuan oinarritutako pentsamenduan oinarrituta.
  • Legea betetzen dela ziurtatzeaz gain, aukera ematen du ingurumen-baldintza berriei aurrea hartzeko, eta horrek arriskuak minimizatzen laguntzen du prebentzioaren ikuspegian oinarrituta.
  • Langile guztien inplikazioa eskatzen du nahitaez, eta, horrela, balioa ematen zaio haiek kudeaketa-sisteman parte hartzearen garrantziari
  • Ingurumen-adierazpena, egiaztatzaile independente eta akreditatu batek baliozkotua, komunikazio-tresna indartsua da, eta erakundeari laguntzen dio ingurumen-kudeaketako sistema bat ezartzearen ondorioz egindako ahaleginari balioa ematen. Horrez gain, gardentasun-ariketa bat da, alderdi interesdun guztiek –administrazio publikoek barne– aitortzen dutena.
  • Berrikuntzarako motor bat da; izan ere, etengabeko hobekuntza sustatzen duenez, erakundeak helburu berriak ikertu behar ditu: kontsumoak murriztea, prozesuetan aldaketak egitea, gutxiago kutsatzen duten materialak bilatzea, eta abar.
Noticia anteriorKomunikaziorik onena EuSEM kongresuan (European Society for Emergency Medicine)
Noticia siguienteOstomizatuen Nazioarteko Eguna