Argentinako ospe handiko unibertsitate-zentroko arduradunek, gaur Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea bisitatu dute. Bisita horretan hiru gune aurrez aurre ezagutu dute, ama berrien atala, kardiologia eta Hemodinamika, Laborategiak eta esterilizazio zentrala.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, egunotan, ISALUD Argentinako ospe handiko unibertsitate-zentroko arduradunen bisita jaso du, euskal osasun-sistemaren funtzionamendua erakusteko eta lehen mailako akademikoekin ezagutzak trukatzeko.
Unibertsitate-zentroak osasun, ingurumen eta gizarte-politiketako arloetako ikasleak prestatzen ditu, eta erreferentea da Argentinan; bertan, bikaintasun akademikoa eskuratu du. Besteak beste, lankidetzan dihardu atzerriko erakundeekin, giza baliabideetako prestakuntzarako, ikerketarako eta ezagutzaren aplikaziorako. Horrela, bada, bisita egingo dute Euskadira bertako arduradunek, euskal osasun-zerbitzu publikoa erreferentea baita.
Jon Darpón sailburua anfitrioi nagusia dela, ISALUD Unibertsitateko arduradunek, egunotan, Euskal Osasun Saileko ildo estrategikoak ezagutzeko aukera dute, bai eta Transplanteen Koordinazioan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean edo Osasun Kontseiluan egiten den lana ezagutzeko ere, non aurrez aurrekoa ez den arreta eskaintzen baita, urteko 365 egunetako 24 orduetan eta, egunean egunean, euskal gizarteak gero eta gehiago baliatzen duen zerbitzua baita.
Gainera, bisitan, Argentinako Unibertsitateko arduradunek Arabako Ospitale Psikiatrikoa, Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroa (MOTZ) eta Arabako Gazalbide-Txagorritxu ESI osasun-zentroa bisitatuko dituzte. Halaber, Osteba – Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta Biocruces Bizkaia Ikerketa Institutua ezagutuko dituzte, bai eta Bilboko CESAA, Urdulizko Ospitalea eta RM Osatek ere.