Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIak Euskadi 2030 Agenda Sariaren Konpromisoa aintzatespena lortu du. Aintzatespen hau lortzeko erakunde bakoitzak aldez aurretik aurrerapen-maila eta emaitza jakin batzuk lortu dituela erakutsi behar du. Ezkerralde- Enkarterri-Gurutzeta ESIak atzo jaso zuen Euskadi 2030 Agenda Saria Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen ekitaldian.
Sari honek indartu egiten du erakundeak kudeaketan eta barne-plangintzan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ezarriz Osakidetzak 2030 Agendarekin duen konpromisoa. Aintzatespen hau Lehendakaritzako Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiko Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzak bultzatzen du GJHak lehiakortasun jasangarriko elementu gisa kudeaketan integratzearen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzeko.
GJHak erakundeen kudeaketan txertatzeko esparrua tresna bat da 2030 Agendarekiko eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) konpromisoaren bidez garapen jasangarriaren aldeko apustua egin nahi duen edozein motatako erakundeen hausnarketarako, diagnostikorako eta hobekuntzarako. Erakunde bakoitzak bere egoera, interes eta beharretara egokitu dezakeen lan-tresna da.
Aintzatespen honen helburua bikoitza da:
- Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak beste erakunde batzuen pizgarri eta erreferentzia izan daitezen.
- Erakunde hauek egindako ahalegina eta GJHei dagokienez lortu dituzten aurrerapen- eta ekarpen-maila publikoki aitortzea.
Autoebaluazio osoa egiten duten erakundeei oinarrizko Konpromisoa maila aitortzen zaie.
Kanpo-kontrastea jasotzen duten eta betekizunak betetzen dituzten erakundeek Bidean, tarteko aintzatespena, jasotzen dute.
Gainera, kanpoko kontrastean erakundeak maila jakin bat gainditzen badu Aurreratua maila lortzen du. Aurreko edizioan Aurreratua maila lortu zutenek aurten euren jardunbide egokietako bat aintzatesteko aukera izan dute eta Jardunbide Egokiak saria lortzen dute.


