ESIko profesionalen lana errekonozitzeko 3. jardunaldia egin dugu, Eskertze 2018, 2017. urteko jardunbide egoki onenak saritzeko. Aurten 16 Eskertze sari eta bi aipamen berezi izan dira.
Sari eta aipamen horiek, funtzio-postuaren inplikazioa errekonozitu baino, ESIko profesional guztien parte-hartze eta esfortzua nabarmendu nahi dute.

Gainera, aurten, «Ikusleen gogokoena» aipamen berezia kategoria izan da lehenekoz. Profesional guztiek, intranetaren bidez, beren jardunbide gogokoena hautatu ahal izan dute. Hala, ikusleen gogokoena hautatzeko guztira 500 boto baino gehiago jaso dira.

Sarituak:

1. Bronkiolitisa: gutxiago gehiago da
Asistentzia-jarduketan gidaliburuetan jasotako gomendioak barneratzea (Barakaldo-Sestao ESIarekin elkarlanean). Pazientearen segurtasuna hobetzea, arreta eraginkorra ematea, pazientea prozesuaren ardatz bihurtzea, bere iritzia kontsultatuz.

2. Leku atseginen proiektua
Giroak zerbitzuen humanizazioan funtsezko eginkizuna betetzen du. Pazienteen eta profesionalen beharretara egokitutako leku eta gela atseginak, berritzaileak eta pertsonalizatuak diseinatu eta sortzen dituen lantaldeari aintzatespena (adibidez, Muskizko eta Kabiezeseko Pediatriako itxarongelak eta Pediatriako ZIUa).

3. Ospitalea utzi baino lehen, argitu zalantza guztiak
«Zalantzarik ez»
Diziplina anitzeko talde batek altako komunikaziorako protokolo bat garatu du (Digestio Zerbitzuko gidaritza), Design Thinking metodologia erabiliz. Altaren garaian pazienteek eta profesionalek aktibazio eta gogobetetze handiagoa izatea eta pazienteen eta haiekin dauden pertsonen aldetik informazioa hobeto ulertzea.

4. Erizaintzako segurtasun-errondak: jardunbide onetan aurrerapausoak ematen
Bisita planifikatuen sistematika hainbat arlotan, gomendatutako jardunbide seguruen betetzearen segimendua egiteko eta balizko ekintza ez-seguruak antzemateko. Gainera, prestakuntza-helburu bat dauka, profesionalari segurtasuna hobetzeko beharrezkoa den informazioa ematen dio.

5. Baietz Erronkari lantaldea. Hizkuntza-erabileraren inguruko irizpideen gamifikazioa
Profesionalen parte-hartze aktiboa administrazioko langileak bi hizkuntza ofizialen erabileraren inguruko irizpideekiko sentikor bihurtzeko jarduera baten sorreran. Prestakuntza-metodologia ludikoa, «trivial» txiki batez eta askotariko material gehigarriz osatutako joko baten bidez. Baietz erronkari!

6. Bizitzaren azken fasean dauden pazienteak
Bizitzaren Azken Fasean dauden Pazienteen Protokoloa Lehen Mailako Arretako unitate guztietara zabaltzea. LMAko, Etxeko Ospitaleratzeko eta San Juan de Dioseko profesionalen parte-hartzea. Trazabilitatea, pazienteen gaineko jarduera eta hiru asistentzia-arloen bidezko jarraipena hobetzen du.

7. Agindu jarduera fisikoa – Zugaz pentsatuz-
Zenbait LMAUtan, udalekin elkarlanean, paziente kronikoen artean jarduera fisikoa sustatzeko egiten den jarduera komunitarioa. Monitore baten laguntzaz 6 hilabetez ariketa fisikoak egiteko programa bat eskaintzen da. Pazienteen artean gogobetetze-maila handia. Horietatik ehuneko handi batek ariketak egiten jarraitzen dute 6 hilabeteak igaro ondoren.

8. Osasunsarea: taldean lan eginez. Tabakoa prebenitzeko taldea.
Osasuna sustatzea eta herritarrengana hurbiltzea, osasun-arloko profesionalen eta gizarteko eragile aktibo guztien arteko talde-lanaren bitartez, ezagutzak kalera hurbiltzeko. Osasun-arloko jardunbide onak sustatzen ditu.

9. Kirurgialariek trebezia kirurgikoak bereganatzeko prestakuntza-programa (laparoskopia eta mikrokirurgia)
Hainbat espezialitate kirurgikok partekatutako programa. Simulazioa eta ikaskuntza sekuentziala erabiliz, jakintzak eta trebeziak ezagutarazi eta nazioarteko estandarren arabera ebaluatzen dira. Laparoskopiarako simulazio-ekipo propioak diseinatzea. UPV/EHUrekiko eta Biocruces OIIrekiko elkarlanean garatua.

10. Acompaña-Laguntzen
Ospitaleratuta dauden bitartean bakarrik egoten diren pertsonei borondatezko zerbitzuak eskaintzen dizkien elkartea. Bere bisitek oso balorazio ona jasotzen dute; izan ere, ospitaleratzeko une zailetan oso beharrezkoa den presentzia lasaigarria eskaintzen dute

11. EEC ESIa kudeatzeko informazio-sistema
Baliabideak kudeatzeko informazio egiazkoa eta automatikoa ematen duten tresnen garapena. Hainbat sistema garatu dira honako arlo hauetan: Aurrekontu-kontrola, Klinikoentzako Informazio Ekonomikoa, Gaixotasunaren Kostua, Ebaluazio Ekonomikoa.

12. Tuberkulosi-agerraldiaren inguruko lantaldea
Diziplina anitzeko lan-taldea: Neonatologia unitatea, Onko-Hematologia unitatea, Onkologia, Arnas aparatuko zerbitzua, Mikrobiologia, Hematologia, Farmazia, Prebentzio-Medikuntza, Osasun Laborala, Bizkaiko Zainketa Epidemiologikoko Unitatea, zeladoreak, eta Informazio unitatea. Egoera profesionaltasun handiz kudeatzen jakin du eta ezusteko egoera arriskutsu baten aurrean nola jokatu jakiteko eredu izan da.

13. Pediatria Zerbitzua. Lorpenak eta kanpoko aitorpenak
Egindako lorpenek eta jasotako kanpoko aitorpenek kalitate oneko arreta ematen dela frogatzen dute, baita osasun-arazoak dituzten haurrekiko eta nerabeekiko konpromisoa dagoela ere. 4 sari garrantzitsu azken 3 urteetan, 2015, 2016 eta 2017an BIC saria pediatria-zerbitzu onenari, eta 2015ean Pfizer Fundazioaren gizarte-konpromisoari saria.

14. Erizaintzako gaitasun aurreratuetan aurrerapausoak ematen
Erizaintzako rol berriek arreta integrala, etengabea eta balio handikoa ematen laguntzen dute, bereziki, erizaintzako espezializazio handiko zaintza etengabea eskatzen duten patologiak dituzten pazienteentzat. Irakaspen eta beste profesional batzuen erreferente gisa betetzen dituen funtzioak nabarmendu behar dira. Pazienteek kalitateari buruzko iritzi positiboa dute.

15. Zainketa aringarriak: ez du ez kontraindikatzen, ezta mugatzen ere
Profesionalei zuzendutako kanpaina, behar aringarriak (ez-onkologikoak) dituzten pertsonak behar bezala identifikatzeko. Proiektua Design Thinking metodologia erabiliz diseinatu da. Kanpaina hainbat asistentzia-zerbitzutan zabaltzen hasi da.

16. KIRUD3. Osasun Sisteman 3D inprimaketa-teknologia ezartzea
3Dn inprimatzeko berrikuntza-zerbitzua. Bioereduak sortzea ahalbidetzen du, horiek prestaketa kirurgikorako, pazienteei azalpenak emateko, entrenatzeko eta irakasteko erabili ahal izateko. Teknologia bezero potentzialei ezagutarazteko hainbat prestakuntza-ekintza antolatu dituzte.

Publikoaren jardunbide onik gustukoena:Kirurgialariek trebezia kirurgikoak bereganatzeko prestakuntza-programa (laparoskopia eta mikrokirurgia)

 

Noticia anteriorKomunikazio hobea zainketa aringarrien arloan
Noticia siguienteBiocruces institutuaren ikerketek aurrera egin dute arrazoi genetikoko minbiziaren garapenaren ezagutzan