ESIko profesionalen lana errekonozitzeko 4. jardunaldia egin dugu, Eskertze 2018, 2018. urteko jardunbide egoki onenak saritzeko. Aurten 14 Eskertze sari eta aipamen berezi bat izan dira.

Sari eta aipamen horiek, funtzio-postuaren inplikazioa errekonozitu baino, ESIko profesional guztien parte-hartze eta esfortzua nabarmendu nahi dute.

Gainera, profesional guztiek, intranetaren bidez, beren jardunbide gogokoena hautatu ahal izan dute. Hala, ikusleen gogokoena hautatzeko ia 600 boto jaso dira.

1. Bularreko minbiziaren ICHOM Allcan ekipoa

Pazientearen hitza erantsiz, osasun-adierazleak zehazteko nazioarteko lankidetza-proiektua. Ekipo honetan lan egin dute bularreko minbizia duten pazienteen tratamenduan parte hartzen duten zerbitzuek, prozesuaren ikuspegia aldatuz eta Design Thinking erako tresnen bidez hautemandako beharren arabera aldaketak eginez. Hala, aitzindari dira Osakidetzan.

2. BPSO ebidentzian oinarritutako jardunbide egokien gidak ezartzea

Proiektu honek BPSO metodologia erabiltzen du pazienteen zaintzei buruzko jardunbide kliniko egokien gidak sortzeko. Erizainek zuzendutako proiektuaren helburua zainketa efektiboak ematea da, eta pazientearen segurtasun klinikoa ahalbidetzen duten laneko giroak sustatzea. Egungo lan-ildoak minaren balorazioa eta kudeaketa, presio-ultzerak eta sarbide baskularrak dira.

3. Kirurgia segurua. Segurtasuneko ekipo erreferenteak bloke kirurgikoetan

Bloke kirurgikoetako segurtasuneko ekipoek arreta-praktiketako informazio aztertzen dute, pazienteen proposamenak erantsiz eta sistematikoki hautemandako arazoei antolaketako irtenbideak emanez. Jarduketa horretan nabarmendu daitezke orokortasuna eta operazio-geletan segurtasun-kultura sustatzen egin nahi den ekarpena.

4. Hondakin sanitarioen kudeaketari buruzko online ikastaroa euskaraz.

ESIan hondakin sanitarioen kudeaketa hobetzeko euskarazko online prestakuntza-jarduera honetan, zuzenean lagundu dute ingurumeneko, euskarazko, etengabeko trebakuntzako eta pilotajeko taldeek. 600 lagunek baino gehiagok egin dute, eta profesional interesdunen eskaera handia dela eta, leku kopurua handitu behar izan dute. Inkestetan emandako balorazioa oso positiboa izan da. Bai euskarari!

5. Egoitzetako pazienteak Larrialdietan koordinatzeko protokoloa

Protokolo hau egoitzetan bizi diren pazienteei arreta emateko eredu berria da. Ospitaleko eta egoitzetako profesionalen arteko koordinazioa hobetzeko, azken horiek zuzenean Larrialdietako profesionalekin jarriko dira harremanetan, pazienteei buruzko kontsultak egiteko eta ospitalera era koordinatuan deribatzeko.

6. Pediatriako zerbitzuaren bideokonferentzia bidezko saioak Bizkaiko ESIetako pediatrentzat

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Zerbitzuak lehen mailako arretako pediatrentzat (gure ESIkoak eta Uribe, Barakaldo-Sestao eta Barrualde-Galdakao ESIetakoak) bideokonferentzia bidezko saio klinikoak egingo ditu. Helburua da etengabeko prestakuntza ematea, ezagutza partekatzea eta laguntza mailen arteko koordinazioa handitzea.

7. Ikerketa taldeen lidergoa hartzen duten ikertzaile sortu berriak

BioCruces Bizkaiko talde finkatu bikainetako eta 45 urtetik beherako talde sortu berrietako eta finkatuetako ekimena eta lidergoa aitortu dira: «Giltzurruneko gaixotasun hereditarioak eta arraroak eta giltzurruneko funtzioaren tratamendu ordeztailea» ikerketa-talde finkatua, «Begiker» ikerketa-talde finkatua, «Neuroirudi konputazionala» ikerketa-talde finkatu bikaina, «Gaixotasun neuromuskularrak» talde finkatua, «Epilepsia» ikerketa-talde sortu berria eta «Nanoneurokirurgia» ikerketa-talde sortu berria.

8. Pediatriako larrialdietako tutoreak ebaluatzeko app-a

Aplikazio honen bidez, egoiliarrek egunero, lanaldia amaitzean, tutorea ebaluatzeko aukera daukate. Aplikazioa sistematikoki erabiliz, irakaskuntza erraz eta denbora errealean balora daiteke. Lortutako emaitzen segimendua eginez, tutore eta egoiliarrei zerbitzuaren irakaskuntzaren antolaketan aktiboki parte hartzera animatzen zaie.

9. Mikel Uriarte Fundazioaren inplikazioa eta elkartasuna

Sari honen bidez Mikel Uriarte Fundazioak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko pediatria humanizatzeko emandako babesa eta laguntza aitortu nahi ditugu. Fundazio honek eskuzabaltasun handiz laguntzen digu, hil zitzaien semearen (Mikel Uriarte) oroimenez, ospitaleko pediatriako espazioak hobetzeko proiektuetan.

10. PLASTIKOARI STOP proiektua

Ingurumeneko sailak plastiko kontsumoa benetan gutxitzeko abiarazitako proiektuaren bidez, ESIaren ingurumen-konpromisoa betetzea. Ekimen horren baitan, ur botilak iturriekin ordeztu dira, eta plastikozko edalontziak kartoizkoekin. Gainera, birziklatzea sustatzeko puntuak jarri dira (gaikako bilketarako puntu berdeak eta edukiontzi horiak hainbat lekutan).

11. Gripeari buruzko lantaldea

Gripearen lantaldean parte hartu duten profesionalak saritzen dira garatu duten talde lanak gripearen epidemian zehar erantzun egokia eta koordinatua ematea posible egin duelako, baita gripeak eragindako eskari asistentzialaren igoera era eraginkor eta seguruan ekitea.

12. Uretraren berreraikitze konplexuaren erreferentziako zentro, zerbitzu eta unitatea

Ministerioak uretraren berreraikitze konplexuaren erreferentziako zentro, zerbitzu eta unitate izendapena eman digu, eta, hala, herrialdean erreferentziako unitatea gara. Konplexutasun handiko prozesuan beharrezkoak diren antolaketa, diziplinarteko lana eta espertizazio maila handia balioztatu dituzte, eta URO-ERN Europako sarearen parte izateko prozesuan gaude.

13. Toxina botulinikoa infiltratzeko gida pertsonalizatua

Gailu gidatu pertsonalizatua garatzeko berrikuntzako diziplinarteko proiektua, 3D inprimatzeko teknologiaren bidez, segurtasunez eta zehaztasunez alboko pterigoideo muskuluan infiltratzeko, barailako distonietan. Proiektuan ESIko Berrikuntzako arloko eta BioCruces Bizkaiko ingeniariek hartu dute parte, Erradiologiako, Neurologiako, Neurofisiologiako eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako medikuekin batera.

14. Kalitate eta Berrikuntza Unitateko laguntza metodologikoko Erabiltzailearen Esperientziari buruzko lantaldea.

Gure arreta-ibilbideak hobetzeko eta diseinatzeko lanetan, paziente eta erabiltzaileen esperientzia funtsezkoa da esfortzuak balioa dakarten lan-eremuetara bideratu ahal izateko. Kalitate eta Berrikuntzako unitateko lantaldeak egiteko hori errazten du, ekipo horietako lantaldeekin elkarlanean arituz. Horretarako, informazio hori hainbat modutan jasotzeko tresnak ematen dizkiete (enpatia-mapak, ibilbideen mapaketak, berrikuntza-tailerrak…).

Publikoaren jardunbide onik gustukoena: STOP Plastikoari proiektua