Senegalen eta Euskadiren arteko Garapenerako eta Lankidetzarako Elkartea (SUNU GAAL) GKEarekin egindako lankidetzari esker, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak 60 ohe, 130 mahaitxo, 118 jateko mahai, 2 sehaska, 14 ohatila eta baja eman zaion hainbat material eman ditu dohaintzan, osasun-arloan erabil ditzaten.

Premia duten herrialdeetan pertsonei osasun-arreta emateko egoera onean dauden altzariak kendu eta dohaintzan ematea da, hain zuen, ESIak gizarte-erantzukizunaren alorrean egin ohi dituen ekintzetako bat.

Ildo horretan, maiatzean ospitalean erabiltzen diren altzarien materiala aldatu du ospitaleak. Guztira, ospitaleko 130 ohe, 138 mahaitxo, pediatriako zainketa intentsiboetako 7 ohe eta Endoskopia Unitateko 9 ohatila eman dira dohaintzan.

Irudian, Mbaye, GKEko ordezkari eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko erizain, eta haren arreba Ágata, larrialdietako ikuskatzaile Idurrerekin eta ESIko zaindarien buru Diegorekin batera.

Noticia anterior25 urte bete dira Euskadin lehen gibeleko transplantea egin zenetik
Noticia siguienteIngurumenaren Munduko Eguna ESIa, maskara ez-sanitarioak bildu eta birziklatzeko proiektu baten buru