TAOnet sistema informatikoaren bidez, ESIk Sintrom kapilarra paziente guztietara hedatzen jarraitu du, faktore-tarteen deskonpentsazioa dutenetara eta Hematologia Zerbitzuaren jarraipena behar dutenetara izan ezik –orain arte, Lehen Mailako Arretako Unitateetan (LMAU) egiten zen; funtsean, INR zifra-tartean (International Normalized Ratio) zeuden pazienteei–.

TAOnet zerbitzuari esker, pazienteen INR balioak ziztada kapilar bidez dosifikatu ahalko dira edozein puntutan, bai Lehen Mailako Arretako Unitatean bai ospitaleko zerbitzuetan. Hala, soilik dosifikazioan arazoak dituzten pazienteak joan beharko dira Hematologia Zerbitzura.

TAOnet aplikazioaren bidez, familia-medikuak eta erizainak pazientearen osasun-zentroan egin ahalko du jarraipena; hala, pazientea ez da erreferentziazko ospitalera joan beharko, eta ez da era hain erasokorrean egingo; gehienetan, odola zainetatik atera ordez, ziztada kapilarra egingo da.

Zentzu horretan, TAOnet sistemak prozesuan esku hartzen duten eragileen arteko berehalako interkomunikazioa ahalbidetu du. Probaren emaitzak pazientearen historia klinikoan sartzen dira, eta berehala ikus ditzakete pazientearen jarraipena egiten duten profesionalek: familia-medikuak eta erizainak, espezialistek eta Hematologia Zerbitzuko profesionalek. Era berean, erosoagoa da pazientearentzat, emaitzak eta dosifikazioa kontsultan bertan eskuratzen baititu.

ESIko Lehen Mailako Arretako Unitate guztietan, kontsultategietan, egoitza-zentroetan eta ospitaleko zerbitzu batzuetan ezarri da sistema, eta pixkanaka jarriko da martxan.

TAOnet sistema

Pazientearen informazio klinikoa emateaz gain, TAOnet sistemak informazio asko eskaintzen du: diagnostiko nagusia eta bigarren-mailako diagnostikoa, bilakaera-grafikoak, tratamenduaren erregistroa eta trazabilitatea, pazienteen profil kategorizatua, bilakaera kliniko zehatza, tratamenduaren hasiera- eta amaiera-egunak, arau klinikoak, tarte terapeutikoko denbora eta tronbosi- eta hemorragia-arriskuak.

Azaroan, prestakuntza-saioak eman zitzaizkien Lehen Mailako Arretako Unitateetako profesionalei eta unitate eta ospitaleko zerbitzuetako erreferenteei.

Noticia anteriorPazienteen desnutrizio-arriskua ebaluatzen du Ospitaleak
Noticia siguienteBioCruces-ek aurrera egin du sukarra eta arnas konplikazioak dituzten neska-mutilen arazo larriak identifikatzeko orduan