Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIak ate irekien jardunaldia egin du, etorkizuneko egoiliarrei beren prestakuntza osatuko duten zentroa eta espezialitatea aukeratzen laguntzeko.
Zuzendaritzak eta Prestakuntza Espezializatuko Unitateko arduradunak zentroaren ezaugarriak aurkeztu ondoren, aurten eskaintzen dituzten zerbitzuak bisitatzen hasi dira. Horretarako, egoiliarrek gidari-lanak egin dituzte eta planteatutako galdera guztiei erantzun diete.
Aurten, Ospitaleak 126 plaza eskaintzen ditu, 104 mediku, 17 erizain, 3 farmazia eta 2 psikologia klinikokoak.