Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, aurtengoan «Plastiko kutsadurarik gabeko planeta» leloarekin. Urtero ozeanoetara 8 milioi tona plastiko isurtzen dira, itsas zein giza bizitzarentzako arrisku handia dena. Izan ere, plastikoak ekosistema naturalen suntsipena eragiten du. Aurtengoan abian jarritako kanpainak gobernu, industria, komunitate eta pertsonei eskaera argia egiten die: berehala bat egitea erabili eta botatzeko plastikoen gehiegizko erabilera eta ekoizpena murrizteko.
Ezkerraldea Enkarterri Cruces Erakunde Sanitario Integratua ez dago plastikoen erabilerak sortutako arazotik kanpo. Ildo horretan, hainbat pauso eman ditugu plastikoen erabilera murrizteko, adibidez, osasun materialaren horniketa espedienteetan produktuak banatzeko erabiltzen diren ontzien balorazioa egitea, leku zehatzetan ur-iturriak eta botiloiak jartzea progresiboki, eta abar.
Gaur egun, Erakunde Sanitario Integratua plastikoak murrizteko proiektu globalaren baitan lanean ari da, eta, helburu horrekin, hainbat ekintza jarri ditu abian:
- Plastikozko ur botilak eta plastikozko edalontziak ur-iturriengatik ordezkatzea, baita kafetegian bertan ere. Horrela, lortuko 200 kilo baino gutxiago sortzea.
• Garbitegiak arropa zuriaren zerbitzuan entregatzen duen plastiko kopurua murriztea; zehazki, urtean 900 kilo murriztuko dira plastikozko hondakinetan.
• Hondakinen kudeaketa hobetzea. Gaur egun, Erakunde Sanitario Integratua kafetegi eta sukaldeko, egongeletako eta vending makinetako plastikozko ontziak biltzeko proiektu bat garatzen ari da ECOEMbes erakundearekin batera; jarraian, ontziok tratamendu plantetara eramango dira.
Proiektu hori indarrean jartzeaz gain, Erakunde Sanitario Integratuaren Energia eta Ingurumen Arloak hainbat jarduera egin ditu Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez:
Ospitaleko hallean ospitaleko hondakin plastikoen kontsumoari buruzko instalazio bat jarri da.
Aste osoan zehar, ospitaleko sarrerako hall nagusian ospitaleko hondakin plastikoen eguneroko kontsumoa irudikatzen duen instalazio bat egongo da.
Era berean, ospitaleak egunero 13 kilo hondakin plastiko sortzen dituela jakinaraziko da, hau da, ia 5.000 kilo urtean. Horrek esan nahi du egunero 45 kilo karbono dioxido isurtzen direla, eta, urteko, 16,6 tona.
Sentsibilizazio jardunaldia: «Zer plan daukagu plastiko kontsumoa murrizteko?».
Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren karietara, Erakunde Sanitario Integratuak, aurtengo lema kontuan izanik, plastiko kontsumoari buruzko sentsibilizazio jardunaldi bat antolatu du. Bertan, plastiko birziklapena bultzatzeko hainbat ekimen ezagutu ahal izan dira Eko-REC enpresako Adriana Uribesalgoren eskutik. Gainera, ECOEMbes erakundeko Eduardo Saezek birziklapenaren zergatia eta edukiontzi horiaren atzean zer dagoen azalduko du.
Azkenik, jardunaldia baliagarria izango da gure erakundean izandako plastiko kontsumo murrizketa lehen eskutik ezagutzeko.
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago
Marrazki lehiaketa
Aurten, berrikuntza gisa, marrazki lehiaketa bat antolatu da Gurutzeta Eskola Publikoko eta Alazne Ikastetxeko lehen hezkuntzako 3. eta 6. mailetako ikasleekin.
Erakunde Sanitario Integratuaren helburuetako bat interes taldeei ospitaleak ingurumenarekin hartu duen konpromisoa jakinaraztea da. Horregatik, Erakunde Sanitario Integratua Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 egitasmoetako aktoreengana hurbildu da. Planetaren jasangarritasunaren aldeko hezkuntza programa bat da Agenda 21, eta ikasleek udaletako ekintza-planetan parte-hartzeko ildo zuzena bihurtzen ari da.
Ildo horretan, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren koordinazio organoa den Ingurugelaren bitartez, Erakunde Sanitario Integratuak Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren inguruko hainbat topaketa eta marrazki lehiaketa bat antolatu ditu ikasleekin. Lehiaketa irabazi duten lau marrazkiak Erakunde Sanitario Integratuak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna iragartzeko egindako kartelaren parte dira.
Menu ekologikoa
Ospitaleko sukaldeak menu ekologiko bat prestatu du uneotan ospitaleratuta dauden 850 pazienteentzat; horretarako, inguruko ekoizleen produktu ekologiko naturalak erabili ditu. Dietetikako zerbitzuak lagunduta aritu den Sukaldeko zerbitzuak erronka gisa hartu du paziente guztiek, edozein dieta eta patologia izanik ere, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean produktu ekologiko eta naturalez osatutako menu ekologiko bat jasotzea, eta ez soilik osagai nagusiei dagokienez (haragia, arraina…), baita osagai arruntei dagokienez ere (gatza, azukrea, olioa…). Horren erakusle, erabilitako gatza adibidez, Añanako Gatz Haranak emandakoa izango da.
Ospitaleko kafetegiak ere menu ekologikoa eskainiko die Ingurumenaren Nazioarteko Egunean bertara hurbiltzen direnei, tartean guardiako langileak.
Bestelako ekintzak urtean zehar
Erakundea bere ingurumen-inpaktua murrizteko hainbat neurri aurrera eramaten ari da. Ildo horretan, ospitaleko gela batzuetan argi eraginkorrak ezartzeak 112,62 tona karbono dioxido gutxiago isurtzea eragin du; horrez gain, gasolio bidezko ibilgailuak ibilgailu elektrikoengandik eta bi-fuel ibilgailuengandik ordezkatu dira, eta horrek 18,96 tona karbono dioxido gutxiago isurtzea ekarri du. Halaber, sortutako hondakin kopurua 78.802 kilo murriztu da, energia kontsumoa 247.209 Kwh eta ur kontsumoa 27.334 metro kubiko.