Erizaintzaren Nazioarteko Eguna dela-eta, jardunaldi bat antolatu du ESIak “Haziaraziz hazi: Pertsonengan ardazturiko lidergoa” lelopean. Zuzendari-kudeatzaileak, Erizaintzako zuzendariak eta Berrikuntzako eta Kalitateko zuzendariordeak inauguratu dute topaketa, eta nabarmentzekoa da Xabier Marceten parte-hartzea, enpresen eraldaketa-, berrikuntza- eta estrategia-aholkularia eta Barcelona Peter Drucker Society erakundearen sustatzailea baita.
Xabier Marceten hitzaldiaz gain, eztabaida-mahai bat egon da jardunaldian eta partekatutako lidergoaren eragina eta akreditazioa (aldaketaren eragile gisa) izan dituzte hizpide. Gure ESIko talde eta proiektuetako buru diren honako profesional hauek ere aritu dira parte-hartzaile gisa mahaian: Itziar Chavarri Rubio (Neurologiako gainbegiralea), Mª Elena Pérez Zabala (Erizaintzako eta beste erakunde batzuetako ondokoa), Encarna Fernández del Palacio (Madrilgo San Carlos Unibertsitate Ospitale Klinikoko Berrikuntzako gainbegiralea), eta Arantxa Picón Santamaria (Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria). Horiek guztiek honako gai hauek jorratu dituzte: pertsonek taldeak gidatzea, gainditu behar izan dituzten askotariko aldaketa- eta jasangarritasun-prozesuak, eta ziurgabetasun-egoeretan pentsatzeko eta jarduteko gaitasuna.
Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordea den Inmaculada Moro Casusok amaitu du jardunaldia.



