Barakaldo-Sestaoko eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako erakunde sanitario integratuetako osasun-langileak batera egiten ari dira lan asma akutua hobeto maneiatzeko proiektuan.

“Asma Bat” proiektuaren bidez, asma-krisia duten haurrak hobeto maneiatzea helburu duen esku-hartze osoko prozesua ezarri nahi da, zeinaren bidez zaintzen jarraipena bermatuko baita eta koordinazioa nahiz komunikazioa hobetuko baitira.

Asma gaixotasun kronikoa da, eta haurren artean prebalentzia handia dauka. Asma akutuaren 3000 gertakari inguru artatzen dira urtero eta 5 urtetik beherakoak izaten dira paziente horien % 75.

Transmititu ezin diren gaixotasun kronikoetako ohikoenetako bat da asma; 260 milioi lagunek baino gehiagok daukate eta urtean 450.000 heriotza baino gehiago eragiten ditu munduan (horietatik gehienak ekidin daitezke).

Haurrek duten gaixotasun kronikorik ohikoena da eta oso eragin nabarmena du asma duten pertsonen bizi-kalitatean. Barakaldo-Sestaoko eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako erakunde sanitario integratuetako zentro sanitarioetan asma akutuaren 3.000 gertakari inguru artatzen dira urtero eta 5 urtetik beherakoak izaten dira paziente horien % 75.

Adingabeek, zaintzaileek eta profesionalek larriagotze akutuko sintomak goiz identifikatzea eta berehalako tratamendua ematea erakunde sanitarioetako funtsezko helburuak dira. Asma akutuaren sintomak eta haien larritasuna ez ezagutzea edo tratamendua berandu edo urri ematea oso lotuta dago asmagatiko erikortasun eta hilkortasunarekin.

“ASMA BAT” proiektua profesional ugariren lankidetzaren hasiera da, haurtzaroan asma ikusarazteko eta, pixkanaka-pixkanaka, profesionalen, familien eta adingabeen beharrizanei erantzuteko. Barakaldo-Sestaoko eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako erakunde sanitario integratuek sustatu dute proiektua, profesionalak kontzientziatu daitezen asma akutua beti berdin maneiatzeko beharrari buruz, asma duen pertsona edozein baliabidetan artatzen badute ere.

Helburuen artean nabarmentzekoa da garrantzitsua dela informazio eta prestakuntza bera ematea asma maneiatzeko oinarrizko alderdiei buruz, hala nola haurrentzat zaila izan daitekeen farmakoak inhalatzeko teknikari buruz eta familiek nahiz adingabeek ezagutu behar dituzten asmaren sintomei buruz; halaber, aipatu da pazientea kontrolatu eta berari jarraipena egiteko tratamenduaren garrantzia.

Horretarako, ibilbide asistentziala egin da eta bertan jaso dira asma akutuaren sintomak dituen pertsona baloratzeko eta tratatzeko alderdirik garrantzitsuenak, profesional eta familientzako informazio-materialak eta profesionalei zuzendutako askotariko zabalkunde- nahiz prestakuntza-jarduerak.

Asmaren ondoriozko ospitaleratze pediatriko asko saihestuko lirateke, adingabeei eta haien zaintzaileei patologiaren inguruko heziketa hobea emango bagenie eta prebentzio-jarduerak sustatuko bagenitu. Hori dela eta, erronka garrantzitsuak daude oraindik haurren asmari dagokionez, bai diagnostikoan, bai tratamenduan, bereziki kontrol-fasean eta familia nahiz profesionalen heziketan.

Asma akutuaren ibilbide assitentzial berriaren material guztiak eskuratu nahi dituzu?. Eskuratu hemen

Youtubeko kanalerako sarbidea

Noticia anteriorGurutzetako Unibertsitate Ospitalean sarrera nagusia itxiko da astelehenean Harrera zerbitzua, PEAZ eta Informazio Unitatea modernizatzeko
Noticia siguiente122 egoilar berri euren prestakuntza hasten dira Ospitalean