Estatuko hainbat ospitaletako kalitate-adituak berton batzartzen dira beraien erakundeen funtzionamendua hobetu nahian, hain zuzen ere, bikaintasun-ereduaren aldeko apustua eginez, informazioa partekatuz, konparazioak bideratuz eta elkarlanerako proiektu globalak bultzatuz. Besteak beste, hauek izan dituzte eztabaidagai: taldeko kalitate-unitateen profilak, LEAN proiektua eta batzarrean parte hartu duten erakundeen antolamendu metodologikoa, erabiltzailearen esperientzia edo zainketen errendimenduaren ebaluazioa.
Batzarrera ospitale hauetako ordezkariak gerturatu dira: Hospital Universitario Reina Sofía, Kordoba; Hospital Clínico San Carlos, Madril; Complejo Hospitalario de Pontevedra; Hospital de Manises; Hospital Universitario Virgen de la Arrixaca, Murtzia; Hospital Universitario Nuestra Señora de la Candelaria, Santa Cruz Tenerifekoa; Hospital Universitario Son Espases; Complejo Asistencial Universitario de Salamanca; Hospital Universitario Puerta de Hierro eta Nafarroako Ospitale Gunea.



