Moskotarrak Konpartsa Bilboko Aste Nagusiko ezagunenetako bat da, eta COVID-19aren ondoriozko konfinamenduan sortu ziren ekimenak saritu nahi izan ditu.

Hain zuzen, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko egoiliarrek abian jarritako «COVID-19a duten pazienteentzako bideo-gutunak» ekimena da sarituetako bat, Made in Bilbao Etxealdia kategorian.

Ekimen hartan, etxean zeudenei animo gutunak idazteko gonbita egiten zitzaien, COVID-19agatik ospitaleratuta zeudenentzat. Guztira, 7.000 gutun baino gehiago jaso dira, eta bi hilabetez egunero egin dira bideo-muntaketak.