Biocruces Bizkaia OIIko Gaixotasun Neuromuskularren Ikerketa Taldeko koordinatzaile eta Ikerbasque Research Professor Virginia Arechavala-Gomezak editore moduan parte hartu du ikerketa neuromuskularretako hipotesi nuluak hizpide dituen Journal of Neuromuscular Diseases aldizkariaren zenbaki berezian.

Compartir resultados «negativos» en la investigación neuromuscular: una experiencia positiva titulua duen lanean, Arechavala doktoreak ideia hau defendatzen du: jatorrizko hipotesia okerra dela frogatzen duten emaitzek hipotesia berresten dutenek bezainbeste aurrera eginarazten dute ezagutzan.

Ildo horretan, Arechavala doktorearen arabera, «gero eta jende gehiago dago mota horretako emaitzak partekatzeren alde, baina, gure arloan (nahasmendu neuromuskularrak; hau da, gaixotasun arraroak), informazio guztia ez izatea arazo handi bat da». Eta harago doa: «Argitalpenetan ondorio onuragarriak dituztela ematen duten ikuspegi terapeutikoen alde egiteak eta terapiak baliagarriak ez direla edo toxikoak direla frogatu duten azterlanik edo argitaratutako emaitzak kopiatu ezin diren azterlanik ez izateak zientziaren eta terapiaren garapena oztopatzen dute eta, gainera, ahaleginak beharrik gabe bikoiztea eta baliabideak alferrik erabiltzea dakarte. Hori ez da optimoa ezein arlotan, baina, gaixotasun arraroen arloan, esaterako, nahasmendu neuromuskularren ikerketan, hori tragedia bat da».

Aldizkariaren zenbaki berezi honetan –irailaren erdialdean argitaratuko da–, emaitza negatiboak lortu zituzten ikerketa-lanak aurkeztuko dira, halako emaitzak partekatzearen erabilgarritasunaren adibide.

Horregatik guztiagatik eta ondorio modura, esan daiteke «erronka nagusia gaur egun ikertzaileak ebaluatzeko dugun moduarekin lotuta dagoela. Garrantzi gutxiago eman beharko genioke “inpaktuari” eta gehiago ondo egindako emaitzak partekatzeari. Izan ere, ondo egindako eta partekatutako ikerketa beti da erabilgarria. Benetan “negatiboak” diren emaitza bakarrak tiradera batean amaitzen dutenak eta inoiz partekatzen ez direnak dira».

Testu osoa hemen dago: Sharing «Negative» Results in Neuromuscular Research: A Positive Experience Journal of Neuromuscular Diseases. 2021/08/20

Ikertzaileek emaitza negatiboak argitaratzea zer-nola hautematen duten aztertzen duen artikulua. Researcher’s Perceptions on Publishing «Negative» Results and Open Access Nucleic Acid Therapeutics Journal. 2021/06/04

Noticia anteriorIndarkeria bikarioa ezagutzen
Noticia siguienteDuchenne-ri buruz kontzientziatzeko munduko eguna