Farmazia-baliozkotzeko tresna informatikoa (VALFAR) zentro soziosanitarioetan ezartzen hasi dira. Gure ESIko Farmaziako eta Informatikako sailek garatu dute tresna, eta jada martxan dago sarearen ospitale-zentro gehienetan. Barrualde-Galdakaoko ESIren Farmaziako taldea arduratu da softwarea egoitzetan egokitzeaz, eta, horretarako, gure ESIko Informatika Sailaren laguntza izan du.

Farmazia-baliozkotzea segurtasuna areagotzen duen tresna bat da. Izan daitezkeen medikazio-akatsak prebenitzen ditu eta, horri esker, arreta hobea da, tratamenduak efikazagoak dira, zenbait medikamenturen erabilera hobeto kontrolatzen da eta tratamenduen kostu ekonomikoa txikiagoa da, besteak beste.

Tresnak paziente bakoitzaren datu analitikoak eta preskripzio medikoa gurutzatzen ditu (Osakidetzaren informazio-sistemetatik hartzen dira: Osabide Global, eOsabide, Presbide…), eta eskura dagoen azken datua hartzen du berehala. Farmaziako langileek paziente bakoitzaren kasua ebaluatzen dute, VALFAR tresnak ematen duen informazio guztia kontuan hartuta eta esku hartu edo ez erabakitzen du; hots, medikuei jakinarazten diete adierazitako tratamenduan arazo bat dagoela edo aipatu tratamendua egokitu egin behar dela.

Tresna zentro soziosanitarioetara egokitzeari dagokionez, urriaz geroztik zenbait egokitzapen egin dira, egoiliarrei adierazten zaien medikazioa –Osakidetzaren Presbide programatik hartzen da– gardentasunez txertatzeko.

Honako hauek arduratu dira tresna sortzeaz eta garatzeaz:

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIn tresna diseinatu zuten farmazialariak:
– Leocadio Rafael López Giménez.
– Laura Serrano de Lucas

Galdakaotik egoitzen esparruaz arduratzen ari diren farmazialariak:
– Maria Pilar Carmona Oyaga.
– Pedro Rafael Gemio Zumalave

VALFAR garatu duen informatikaria:
– Rubén Fernández Martínez (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI)

Harez gain, lagundu duten informatikariak:
– Gorka Mentxaka Atxalandabaso (Barrualde-Galdakaoko ESI)
– Diego Puente Gonzalez (eOSabide funtzionala)

Noticia anteriorErradiologia-ekipamendu berria Errepelegako osasun-zentroan
Noticia siguienteZainketa kritikoetako prestakuntza erizainentzat