EHUko Udako ikastaroen barruan, minaren inguruan kontzientziatzeko, diagnostikoa egiteko eta tratatzeko eskolari buruzko saio bikoitza egiten da, ospitaleko Anestesia, Bizkortze eta Minaren Unitate zerbitzuko buruak, Alberto Martínezek, zuzenduta. Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: minaren garrantziaz kontzientzia piztea, isolamendua gainditzen laguntzea (ondorio pertsonalak, sozialak, lanekoak, ekonomikoak), osasun-sisteman zer eragin duen aztertzea eta jabetzearen garrantzia nabarmentzea.

Alberto Martínez doktorearen esanetan, minaren esperientzian faktore biologikoek ez ezik emozionalek eta sozialek ere esku hartzen dute. «Hori dela eta, ezinbestekoa da faktore horien berri izatea eta elkarren artean zer harreman duten jakitea, modu integralean heldu ahal izateko, dimentsio eta diziplina guztietatik», azaldu zuen. Era berean, nabarmendu zuen pertsona ardatz duen eredu bat sustatu behar dela, pazienteak informatuta eta trebatuta, profesionalak ondo hezita eta autozaintza sustatuta.