Maiatzean egiten den Erizaintzaren Mundu Eguna dela eta, jardunaldi bat antolatu da egun hori ospatzeko, eta lanbide horren ezaugarri diren bi alderdi hartu dira ardatz gisa: zaintzea eta ebidentzia; hain zuzen, bi kontzeptu horiez osatu da jardunaldiaren goiburua: «Zaintzen dugu… Hori Ebidentzia!». Zaintzaren inguruko interesa duen orori zuzenduta.
Jardunaldiko hizlarien artean izan dira Madrileko Osasun Zerbitzuko kideak, Viceko ospitale-partzuergokoak, Eusko Ikaskuntzakoak eta Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIkoak. Erizaintzaren egungo eta etorkizuneko erronkez aritu dira guztiak.
Manuel Solorzano, erizaina, erizaintzari buruzko historialaria eta Eusko Ikaskuntzako kidea, erizaintzako laguntzaileen historiaz aritu da, eta erregelamenduek horien lanean izan duten eragina azaldu du. Gainera, kolektibo horren prestakuntzan eta atazetan izandako gehikuntza nabarmendu zuen.
Carlos Luis Álvarezek, erizaina, erizaintzari buruzko historialaria eta Madrileko Osasun Zerbitzuaren Giza-baliabideetako Zuzendaritzako Etengabeko Prestakuntzako arduradunak, erizaintzako-konpetentziek erregelamenduetan duten lekua jorratu du, eta gertakari garrantzitsu moduan nabarmendu du erizaintza unibertsitatean sartzea eta ikasketek ondoren izan duten bilakaera.Bestalde, erizainek arlo akademikoan, arlo asintentzialean eta kudeaketan lider izan dutela esan du, modu horretan, osasun-politiketan eragin proaktiboa eta erabakigarria izateko.
Viceko ospitale-partzuergoko Erizaintzako zuzendari Mireia Subijanak erizainen eginkizun berrien beharrak planteatu ditu, egungo egoera eta beharrizanak kontuan hartuta. Labur esanda, adierazi du hausnartu behar dugula gaixotasunera edo osasunera bideratutako osasun-sistema nahi dugun.
Azkenik, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko Erizaintzako zuzendariorde Verónica Ruizek azaldu du jardunbide egokiko gidak ezartzeko estrategia zer egoeratan dagoen, eta azpimarratu du zer garrantzitsua izan den ezagutzaren kudeaketa aldatzeko, praktika klinikoan, taldeko lanean, erakundean eta, batez ere, pazienteentzako.


