Urtero bezala, FORBES aldizkariak espezialitateen araberako izen garrantzitsuenak nabarmendu ditu, nazioan eta nazioartean bere asistentzia-, klinika-, ikerketa-, dibulgazio- eta irakaskuntza-jardueraren garapenean izandako bikaintasunagatik aitortuak. Mar Mendibe doktorea, hiru urtez jarraian ranking honetan parte hartzeko ohorea izan duena, Estatuko 100 profesional onenen artean dago.

Mar Mendibe Medikuntza eta Kirurgian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Neuroinmunologia eta Esklerosi Anizkoitzeko Unitateko (EM) Neurologiako mediku espezialista 2000. urtetik, eta Biocruces Bizkaia institutuko Neuroinmunologiako taldeko kidea. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko Neurozientzien Saileko irakasle elkartua da.

Zerrenda hori osasun-sektoreko kazetarien iritziaren arabera egiten da, eta kontuan hartzen da Espainiako ospitaleetan lan egiten duten medikuek hedabideetan, azterketetan, lanpostu garrantzitsuen okupazioan eta laguntza-, ikerketa- eta irakaskuntza-arloan egindako ekarpenetan duten presentzia.