Erizaintzako Zuzendaritza goizeko txandako arlo guztietako gainbegiraleekin, erizain klinikoekin, erizainekin eta laguntzaileekin bildu da 2017ko ekintza-planen emaitzak ezagutarazteko.

Guztira hiru bilera egin dira hainbat proiekturen emaitzak (Gricode, erorikoak prebenitzeko proiektua edota desnutrizio-arriskuari buruzkoak, besteak beste), segurtasun-txanden emaitzak edota antikoagulazioko TAONET sistemarekin emandako urratsak azaltzeko. Horrez gain, harrerari lotutako online prestakuntzaren datuak zein prestakuntza-ibilbideen ezarpenari buruzkoak ere ezagutarazi dituzte.

Era berean, lantzen ari diren proiektuak ere jakinarazi dituzte, hala nola Erizaintza Zuzendaritza kudeatzeko planaren garapena, prozedurak eguneratzeko proiektua, pazienteak mugitzeko zirkuitua hobetzeko proiektua, mantentze-lanen eta elektromedikuntzako konpontzeko aginduetan eskaera elektronikoa ezartzen hastekoa…eta abar.

2018. urterako lan-lerro nagusien artean, Erizaintza Zuzendaritzak honako hauek zehaztu ditu: Plan Estrategikoa garatzen jarraitzea, Aholku Batzordea eta Paziente Bizia proiektua are gehiago bultzatzea, eta integrazio soziosanitarioa sustatzea.