Dirua Fito Cabrales abeslariak elkarteari emandako Harley Davison baten zozketari esker lortu zen, eta haurren minbizia ikertzeko erabiliko da.

La Cuadri del Hospi elkarteak eman digun 129.520 euroko donazioa oso berezia da benetan. Bihotz-bihotzez eskertzen dugu diru-kopuru garrantzitsu hori lortzeko minbizia duten haurren gurasoek egin duten lana eta esfortzua. Jasotako dirua haurren minbizia ikertu eta horren kontra borroka egiteko erabiliko dugu. Badakigu milaka pertsonak adierazi dutela elkartasuna oso modu altruistan La Cuadriren produktuak erosiz edo salduz, antolatu diren jardueretan parte hartuz etab. Halere, aipamen berezia egin nahi diogu Fitori eta bere talde guztiari, egindako bideoa bikaina izan delako, emandako motorrak asko diru-bilketa asko erraztu duelako eta, batik bat, mezu positibo bat zabaltzen lagundu digutelako.

 Minbizia duten haur eta nerabeak hobetzeko grinaren, optimismoaren eta pozaren adibide dira guztiontzat, eta helduok badugu zer ikasia haiengandik. Minbizi pediatrikoa ikertzen dihardugun ikerlari guztiok ardura eta zehaztasun zientifiko osoarekin erabiliko ditugu jasotako funtsak, eta gure ezagutza eta esfortzu guztiak inbertituko ditugu minbiziaren aurkako borrokan. Konpromiso bat dugu gaixorik dauden haur eta nerabeekin, haien familiekin eta haurren minbiziaren aurrean horrenbesteko elkartasuna erakutsi duen euskal gizartearekin.

Iaz 76.000 € jaso genituen hainbat proiektu garatzeko

La Cuadri del Hospi elkarteak emandako funtsei esker, lau proiektu garatzeko aukera izan dugu BioCrucesen 2015ean. Jasotako 76.000 euroekin, haurren artean ohikoena den minbiziari, hau da, leuzemiari buruzko 2 ikerketa egin ahal izan ditugu. Horrela, faktore genetiko garrantzitsu batzuk aztertzen ari gara, haur batzuk berriz gaixotzeko edo gaixotasun askoz gogorragoa izateko arrazoiak ulertzeko, edo medikamendu batzuek haiekin zergatik funtzionatzen ez duten jakiteko.

 Gainera, garuneko tumorea izan eta bizirik atera diren haurren bizi-kalitatea hobeto baloratzen hasi gara, sekuela neuro-kognitiboak ebaluatzeko proiektu bati esker. Jasotako funtsekin, psikologo bat kontratatu ahal izan dugu, lanaldi partzialean. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko onkologia pediatrikoko unitateko erizainei zuzendutako proiektu bat abiarazi dugu, minbizia duten haurren zainketak hobetzeko. Bertan, alderdi garrantzitsu asko landu ditugu, besteak beste, infekzioen prebentzioa eta hezkuntzako jarduerak, gurasoek zein haurrek gaixotasuna eta tratamenduak hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten.

Etorkizuneko planak

BioCruceseko onkologia pediatrikoko taldean plan ugari ditugu datozen urteotan ere haurren minbiziari buruzko ikerketan aurrera egiten jarraitzeko. Gaur jasotako donazioari esker, leuzemien eta linfomen inguruko beste bi proiektu gauzatuko ditugu. Horietan, proteina eta markatzaile batzuk aztertuko ditugu, gure defentsa- eta zaintza-sistemetako alterazioak bilatzeko, horiek ez baitute ondo funtzionatzen minbizia duten haurren kasuan. Uste dugu urrats garrantzitsua izango dela etorkizun hurbilean immunoterapiaren alorrean terapia berriak garatzeko, eta badirudi itxaropentsu egoteko arrazoiak badaudela. Beste minbizi-mota bat ere aztertuko dugu: hezurretako sarkomak. Horiek ohikoagoak dira nerabeen artean, eta pronostikoa eta tratamendua egiteko garrantzia izan dezaketen faktore molekular eta biologikoak aztertuko ditugu. Haurren minbiziaren aurkako tratamenduen sekuelak ikertzen jarraituko dugu ere, ugalkortasun-arazoetan ardaztuta, haur txikienei lagunduko dieten metodoak garatzen saiatuz.

 Biocruces ikerketa-institutuan lanean jarraituko dugu ikertzaile talde handi batekin, maila nazionalean zein nazioartean, kalitateko ikerkuntza egiten jarraitzeko eta, horrela, minbizia duten haur eta nerabeen sendaketa errazten laguntzeko

Noticia anteriorICHOM, pazienteari balioa emanez
Noticia siguienteOsasunari aplikatutako teknologia berriei buruzko gosari teknologikoa