Haur Minbiziaren Munduko Eguna zela-eta, La cuadri del hospi elkarteak La cuadri del hospi gunea inauguratu zuen joan den larunbatean. Espazio berri hori, bada, ospitaletik oso gertu dago, eta minbizia duten haur eta nerabeek, kontsulta medikoen eta Onkologia eta Hematologia Pediatrikoko Unitatearen eguneko ospitaleko tratamenduen aurretik zain egon behar duten denbora luzean, dituzten behar bereziei erantzungo die.


Elkarteko ordezkariez gain, ospitaleko Pediatriako buru Itziar Astigarraga eta ESIko Berrikuntzako eta Kalitateko zuzendariorde Inés Gallego ere izan ziren inaugurazioan. Biek eskerrak eman zizkieten La cuadri del hospi elkarteari, espazio hau inauguratzeagatik ez ezik, haur-minbiziari buruzko ikerketari eta sentsibilizazioari emandako laguntzagatik ere.

Noticia anteriorBihotzez elkarteak ikerketaren garrantzia aldarrikatu du, jaiotzekiko kardiopatia dutenek kalitatezko bizimodua izan dezaten
Noticia siguienteNekane Murga Osasuneko Sailburua eta Xabier Sagredo BBK-ko Presidentea Biocruces Bizkaia OII-ko Nerbio Sistemaren Proba-Bankuan izan dira