Barakaldoko Udaleko Jai Batzordeak Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa omendu du. San Eloy Ospitalea, Goiztiri elkartea eta Babes Zibila ere omendu ditu. Ekitaldia udaletxeko batzar-aretoan izan da, eta Jai Batzordeak kolektibo horiei adeitasun-keinu bat agertu nahi izan die, Barakaldoko herritarrak babesten eta zaintzen daukaten konpromisoagatik. Gure ESIko zuzendari medikoak eta erizaintzako zuzendariak oroigarri bat jaso dute: Jolin eta Deabru herriko jaietako bi maskoten irudia, hain zuzen.