Gaur, ekainak 21, Musikaren Europako Eguna da. Hori dela eta, Bilbao Orkestra Sinfonikoak MUSIKA eta osasuna – BOS OSPITALEETAN jarduera programatu du.

Horrela, BOSeko bi biolin-jotzailek, Claudia Bakek eta Silvia Cantatorek, paziente eta profesionalentzat jotzen dute Gurutzetako Eguneko Ospitalean, saio bikoitz batean, 11: 00etan eta 15: 30ean.

Gainera, BOSek Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eta Santamarinako Ospitalean ere jarduten du.