Araba Unibertsitate Ospitaleko Minaren Unitatean, arreta ez-presentziala ematen da min kronikoa duten pazienteak kudeatzen laguntzeko, eta, Berripill saio honetan, horren funtzionamendua aurkeztu dute. Enrique Manuel Bárez Arabako ospitale horretako mediku anestesiologo eta Minaren Unitateko atalburuak azaldu duenez, unitate horretako paziente guztiei eman zaie horren berri Osasun Karpetaren bitartez eta telefono bidezko kontsulta programatuen bidez, gaitasun asistentziala areagotzeko eta pazienteen segimendu handiagoa egiteko.
Gainera, Inmaculada Nido eta Nagore Lejarza erizainen lekukotza jaso da. Osasun Aholkuan lan egiten dute eta horrek nola funtzionatzen duen azaldu dute, ESIko zerbitzuekin dituzten esperientziak partekatzeaz eta zerbitzu batek Osasun Aholkuarekin lan egin ahal izateko eman behar dituen urratsak azaltzeaz gainera.
2009an, «OSAREAN – Osakidetza ez-presentziala» proiektuari ekin zion Osakidetzak, IKTek eskaintzen dituzten interkomunikaziorako bide berriak baliatuz. Horren barruan dago, bada, zerbitzu sanitario ez-presentzial batzuk abiaraztea eta horren xedea da urrutiko harremanaren eredu bat garatzea, herritarren (pazienteak eta herritarrak, oro har) eta osasuneko profesionalen beharrak ardatz dituena.