«Juneren Hegoak» elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak Itziar Astigarraga ikertzaileak aurkeztutako proiektua aukeratu dute. «Esanahi ezezaguneko aldaerak eta erantzun immune antitoralaren lotugai erregulatzaileak aztertzea, sarkoma pediatrikoen diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua hobetzeko» dauka izena proiektuak, eta III. June Sánchez Tolaretxipi Beka jaso du.
Ikertzailearen hitzetan: «Sarkomak tumore oso agresibo batzuk dira, eta biziraupena oso gutxi hobetu da azken urteetan. Hori dela eta, ikertu egin behar dugu, hezurrei, muskuluei eta parte bigunei eragiten dieten tumoreen mota hain heterogeneo honen diagnostikoa, tratamendua eta pronostikoa hobetzeko tresnak aurkitzeko. Onkologia Pediatrikoko taldean hezur-sarkomen ezaugarritze molekularra ikertzen ari gara, baina beste sarkoma mota batzuk ere ikertu nahi ditugu, eta zenbait emaitza berriren interpretazioan aurrera egin».
Itziar Astigarraga doktorea Ama-haurren osasuneko eta laguntza bidezko ugalketako arloko koordinatzailea, Institutuko Onkologia Pediatrikoko ikerketa-taldeko arduraduna eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako zerbitzuburua da.
Proiektua eta beka
Proiektua 2022an egingo da. III. June Sánchez Tolaretxipi Bekak haurren sarkomari buruzko proiektu bat bultzatzen lagunduko du, 3.000 euroko ekarpena eginda.
Itziar Astigarraga doktoreak berak jaso zuen II. June Sánchez Tolaretxipi Beka orain dela bi urte eta, horri esker, minbizia duten haurren eta nerabeen infekzio larriak diagnostikatzeko markagailuak ikertu ahal izan zituen.
Elkartea
Juneren Hegoak elkarteak babes-sare bat ematen die beren adingabeen gaixotasunei, aniztasun funtzionaleko egoerei edo doluari aurre egiten ari diren eta kalteberatasun-egoeran dauden Gipuzkoako familiei, haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko zenbait aukera emateko. Gainera, misio bera duten beste erakunde batzuekin batera aritzen da eta haurren