«Lunes sin sol» ekimena saritu du Karrantza Naturala elkarteak, indarkeria matxistaren kontra eta auzokideak gai honi buruz sentsibilizatzeko egiten duen lanagatik. Teresa Calvo doktoreak eta Abesti Lagunak emakumeen abesbatzak (Alicia Varónek gizarte-laguntzako agente-lanak egiten ditu, eskualdean gerta litezkeen tratu txarren kasuak identifikatzeko) bultzatuta sortu zen ekimena, eta Karrantzako Udalaren babesa du.

2017ko udaberrian, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIk bat egin zuen ekimenarekin, genero-indarkeriako biktimak ikusarazi eta, horrekin batera, gizarteko gaitz hau desagerrarazten laguntzeko.

Genero-indarkeriak eragindako heriotza bat gertatu ondorengo astelehen guztietan elkarretaratze bat egiten da Udaletxe plazan, 19:30ean; bertan, biktimaren omenezko hitz batzuk esaten dira eta udaletxeko balkoian begizta morea zintzilikatzen da, biktima bakoitza omentzeko.

Horrez gain, udalerrian bizi diren eta jazarpena edota genero-indarkeria pairatzen duten emakumeei laguntzeko eta aholkua emateko zerbitzu bat ere badago; gizarte-babeserako agente batek ematen du. Zerbitzuaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuak eta Tartekari Sarea dira, eta hau da harremanetarako telefono-zenbakia: 688805366.

Noticia anteriorEuskadin, 2018an, organo-emaileen tasa 64,4koa izan da milioi bat biztanleko, estatuko batez bestekoa baino 16 puntu altuagoa
Noticia siguienteAHUCE fundazioak BioCruces Bizkaia OII bisitatu du