Maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu guztian. Hori dela eta, ESIak Zaind-U leloa duen jardunaldi bat antolatu du, profesional guztien zaintzari eskainia; izan ere, zaintzeko zaindua izan behar da.
Zainketen inguruan interesa duten 70 profesional baino gehiagok hartu dute parte, eta egin diren hitzaldietan zainketen kudeaketaren lidergoari buruz, zaintzaren alderdi sozioemozionalei buruz eta zaintzaren garrantziari buruz jardun dute. Halaber, yoga-, erlaxazio- eta mindfulness-lantegiak egin dira aldi berean.


