Gaur, maiatzaren 5a, Arreta Sanitarioaren arloko Eskuen Higienearen Nazioarteko Eguna da, Osasunaren Mundu Erakunderen Pazientearen Segurtasuneko Programaren «SAVE LIVES: Clean Your Hands» programaren esparruan.
Medikuntza Prebentiboko Zerbitzutik eskatzen diegu EEGko ESIko profesional guztiei inplika daitezela; izan ere, eskuen higienea ezinbestekoa da asistentzia sanitarioari lotutako infekzioaren arriskua gutxitzeko. Gainera, babesa eskatzen diegu.
EEGko ESIak eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, KONPONBIDEA ZURE ESKU DAGO lelopean, eskuen higienearen garrantziaz kontzientziatzeko kanpaina bat abiarazi du, eta profesionalek, pazienteek eta bisitek eskuen higienea egiteko gomendioak bere gain hartu eta ezarri ditu.
Eskuen higieneari atxikitzeko finkatze- eta hobekuntza-planean sartzen da kanpaina, eta lehentasun bat da ESIarentzat. Hain zuzen ere, 5. nazioarteko segurtasun-helburua da Erakunde honek hasi duen bikaintasunerako bidean.
Parte hartu egingo diren jardueretan, eta atera argazkiak ospitaletik jarriko diren markoei eta zabal itzazue sare sozialetan #EntusmanosOSIEEC #ZureEskuetanEEGESI #InfectionPrevention #CleanYourHands #HandHygiene traol-hitzekin.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Beheko solairuan egongo gara, igogailuen ondoan, Speakers´ Corner batean.
Eskerrik asko, berriz ere, infekzioen prebentzioan eta kontrolean izandako inplikazioagatik eta egindako lanagatik.