Etikaren eta osasun mentalaren astea dela-eta, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Asistentziaren Etikako Batzordeak «Osasun mentalaren hiru aurpegiak (eta zuk zer sentitzen duzu?)» jardunaldia antolatu du. ESIko profesionalak patologia mentala duten pertsonak artatzean sor daitezkeen gatazka etikoei buruz sentsibilizatzea izan da saioaren helburua.

Horretarako, bada, osasun mental izan da hizpide, hiru begiradaren bitartez: pazientearena, laguntzailearena eta profesionalarena. Esperientzia hauei esker, patologia mentalaren diagnostikoa duten pazienteek eta haien laguntzaileek dituzten zailtasunak ezagutu ahal izan dira, bai eta pertsona horiek artatzean sor daitezkeen gatazka etikoak ere.