BioCruces Bizkaiak eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIk «Ehospital» jardunaldia antolatu dute, Itemas plataformaren eta Medtech ekimenaren parte-hartzearekin. Jardunaldiaren goiburua «Etorkizuneko ospitaleak» zen, eta 280 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren ospitaleko ekitaldi-aretoan.

ESIaren zuzendari gerente Santiago Rabanalek eta Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari María Aguirrek aurkeztu zuten ekitaldia, eta, zenbait mahaitan, hainbat proiektu eta esperientzia aurkeztu ziren. Besteak beste, hauei buruzkoak: 3D inprimaketa; errealitate birtual, areagotu eta mistoa; robotika; datu handiak; adimen artifiziala; telemedikuntza; eta aplikazioak.

Gainera, enpresak, teknologoak eta osasunaren arloan dihardutenak harremanetan jarri ziren, zenbait enpresak teknologian izandako azken aurrerapenak azaltzeko balio izan duen espazio batean.