Ostiralean, Erizaintzako Zuzendarien Elkarte Nazionalaren 3. jardunaldia egin zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Jardunaldia inauguratzeko ekitaldian izan ziren Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduy, EEGko ESIko zuzendari gerente Mari Luz Marqués, ANDEren presidente Jesús Sanz, jardunaldiaren buru eta EEGko ESIko Erizainen zuzendari Pilar Sánchez eta ANDEren Euskadiko batzordekide Inmaculada Sánchez.
«Liderar y gestionar los cuidados: mejorar la salud» lemapean, askotariko erakunde sanitariotako profesionalak bildu dira jardunaldian, erizaintzaren lidergoa eta kudeaketa eta pertsonen osasuna hobetzen duen eragina aztertzeko. Hala, bi eztabaida-mahai izan ziren: bata, erizaintzaren inpaktu hirukoitzari buruzkoa; bestea, informazioaren kudeaketari eta zainketen hobekuntzari buruzkoa, EEGko ESIko Erizaintzako zuzendariorde Verónica Ruizek moderatu zuena beste batzuekin batera.
Erizaintzaren inpaktu hirukoitzari dagokionez, hona hemen eztabaida-mahaitik ateratako zenbait ondorio:
- Prozesu akutuak eta ohikoak erizainek trata ditzakete beren kabuz.
• Paziente pluripatologikoei arreta emateko ereduari esker, osasun-arazoak konpontzen ari dira nabarmenduz herritarren prestakuntza eta ahalduntzea.
• Antolakuntzako aldaketak, tresna diagnostikoen eta terapeutikoen egokitzapenarekin batera, irisgarritasuna hobetzen ari dira.
• Labur esanda, pertsonen beharretan zentratutako arreta-eredu batez ari gara.
• Praktika aurreratuko erizainak egiaztatzeko eredua ez da existitzen eta babes legegilerik gabe zaila da garatzea.
• Gure herrialdean, eredu hori definitzen ari da; beraz, funtsezkoa da argi eta garbi zehaztea erizain horien zereginak eta funtzioak.
• Eredu sendo bat sortzeko, garrantzitsua da esperientziak partekatzea.
• Mendeko herritarren arloan, esku-hartze komunitarioa garatu behar da, ezaugarriak identifikatuz eta zaintzaileen partaidetza eta ahalduntzea sustatuz.
• Interbentzioak ebaluatu eta doitu eginbehar dira.
• Tresna digitalen erabilera modu egokia eta erraza izan daiteke zaintzaileak ahalduntzeko.
Bestalde, informazioaren kudeaketari eta zainketen hobekuntzari dagokienez, honako ondorio hauek lortu dituzte:
- Datuak kudeatzea erregistro hutsa baino gehiago da, ustiatu egin behar dira pazientearen mesedetan.
• Informazioa sistematikoki prozesatu behar da.
• Informazioari pentsamendu kritikoa aplikatu behar zaio, horrek etengabeko hobekuntzari benetako balioa eransteko.
• Konfort-zonatik atera eta tresna berriak probatu behar ditugu denbora optimizatzeko.
• Tresnen ezarpenak ahalbidetu behar du zainketa hobeak ematea.
• Funtsezkoa da zehaztea neurketak ZERTARAKO egiten ditugun.
• Erabakiak hartzeko prozesua ondo argumentatu behar dugu, ezagutza eta informazio fidagarrian oinarrituta, arriskuak minimizatzeko.
• «Datuen lengoaia» estandarizatu eta normalizatu behar da. Erizaintzako datuen gutxieneko multzoa (CMDE gaztelaniaz) hitzartu behar da.