Medikuntzako simulazio birtuala irakaskuntza-teknika bat da, esperientzia gidatuen eta interaktiboen bidezkoa, eta benetako esperientziak ordezteko edo zabaltzeko erabiltzen da. Horixe adierazi du Izpiak saioan Javier Pilar Pediatriako Zainketa Intentsiboen Unitateko atalburuak. Prestakuntzarako eta entrenamendurako metodo ezin hobe horren abantailez eta ezaugarriez hitz egin digu, halaber. Abantaila horien artean bost nabarmendu ditu:
- Algoritmoak eta protokoloak errepasatzea eta esperientzia klinikoa eskuratzea errazten du.
2. Behar beste aldiz praktikatzeko eta entrenatzeko aukera ematen du, pazienteentzako arriskurik gabe.
3. Oso ohikoak ez diren egoeretan entrenatzeko aukera ematen du.
4. Trebetasun teknikoak eta ez-teknikoak ikasteko (komunikazioa, feedbacka, talde-lana eta zereginak eskuordetzea) balio du.
5. Erabakiak hartzen eta ekintzak lehenesten laguntzen du.
Testuinguru horretan, Berrikuntza Unitatearen eskutik, Pediatriako Zainketa Intentsiboen Unitatea simulazio medikorako plataforma bat garatzeko proiektu bat egiten ari da, errealitate birtualeko (sanitarioa eta akademikoa) teknologia eta metodologiaren bidez.
Simulazioak, teknika bat irakasteaz gain, aukera ematen du egoera kliniko desberdinak eta aldakorrak irudikatzeko, aukeratzen den tratamenduaren arabera. Pazientea tratatzen ikasteaz gain, egoera bat bizitzen eta antsietatea kontrolatzen ikasten da; horrela, asistentziaren kalitatea eta herritarrek zerbitzu medikoekiko duten konfiantza-maila hobetzen dira.